kritiken hemeroteka

8.544 kritika

« | »

Bazterrak / Os Eidos / Uxio Novoneyra (Koldo Izagirre) / Pamiela, 1988

Uxio Novoneyraren bidetik bidetik Courelerantza Amaia Iturbide / Hegats, 1991-12

Pamiela argitaletxearen eskutik bi liburuxkatan heldu zaigu “Os Eidos”, euskeraz “Bazterrak”, deitutako obra. Azalean, enbor urtetsu baten irudia agertzen da. Lehenengo liburuan, edizioaren itzultzailea den Koldo Izagirreren hitzaurre zehatza dator; bigarrenean, asko gustatu zaidan Uxio Novoneyraren lan poetikoari buruzko eritzi bat, Ramon Otero Pedrayok sinatua. Poetaren argazkiak Vicente Larrea euskal eskultorearen “Cabeza profeta” (1987) deritzan eskultura gogaratzen dit, antza duenaren harrotasuna igertzen da. Harrotasuna, isiltasuna, misterioa, begirunea, hitzaren inguruan.

Gaur egun, ostera, badago poemagintza moeta bat gehiegizko hitzez hornituta dagoena, esanahi urria daramaten adjetiboez eta batek, asko mintzatu baina ezer esaten ez denaren nekadura nabaritzen du, giro lightaren kutsadura astuna; eta, halako batean, gure poeta galegoarena bezalako poesia irakurriz poza sentitzen du, poza eta atsedena era berean.

Uxio Novoneyra hitzarengan sinesten duen poeta da, hots, ez du hitza artifizioz estaltzen; aitzitik, hitzari berari leku bat zabaltzen dio, ohizko eta berezko higiduran isuri dadin, liburuaren hasieran oharterazten digun bezala. Ideia esentzial honi eusten badiogu, ez gara eroriko poemok itxura sinpleegia eduki dezaketelako susmoan. Gezurrezko berriketaren aurrean, Novoneyrak hitza bere biluztasunean erakutsi eta poema zer den adierazten digu. Poema egia da. Noizbehinka sortzen zaizkidan esaldi minimo eta puntualetarako dudan sakeleko block batean, aspaldian honako hau apuntatu nuen: ibaia da luzatu eta mirail bilakatu. Ibaiak daramatzen uhainak hitzak lirateke, bidaian zehar luzatzen direnak, eta miraila, poema, urrundik beti hasierako imajina bera itzultzen dizuna, urezko hitzez egina.

Uxio Novoneyrak ez du ezpaziorik eraikitzen; espazioan sartzen da, ordea. Kasu honetan, Courelen barrena bidaiari da, naturalezarekin harreman estu eta sakona duelarik, elkarrizketa etengabea. Courelengatik, Courelez eta Courelen idatzita dago “Os eidos”. Poetak bihotzarekin ez ezik, begiekin ere lan egiten duelako eme dago eta erne egote horretan ukitzen duena, bereganatu eta maitatu egiten du; hona hemen, norberaren garrantzia, bakoitzaren begiak bildu, gorde eta sentitzen duena. Basozainaren jakintza zaharra, laborariaren mintzo umila, irule eta artzaintsaren siluetak, bidaztiaren sekretoak, leku-izen propioak, elurra, eguzkia, euria, lurra, airea, abere, zuhaitz eta landare-moeta anitzak: guzti horiek izendatzen ditu poetak eta izendatzen baditu esanahi bat daukatelako da, beraz, irakurleak adi egon beharko du, bestela ez du Courel ezagutzerik izango. Adierazi nahi duena esaldi soilez eskaintzen du, paralelismo izkutuez, soinu leunaz.

Poeta liriko haundi honen lerroak irakurritakoan, pena bat bakarrik gelditzen zait barruan, galegoa gura bezala ez menperatzearena, zeren zihur bait naiz, menperatuz gero, hobeto uler eta dasta nezakeela Courel Uxio Novoneyraren abotsaren laguntzaz.

Azken kritikak

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Jon Jimenez

Reset
Aitziber Etxeberria

Mikel Asurmendi

Baden verboten
Iker Aranberri

Jose Luis Padron

Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza

Jon Jimenez

Iragan atergabea
Julen Belamuno

Hasier Rekondo

Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban

Mikel Asurmendi

Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz

Gorka Bereziartua Mitxelena

Juana
Jon Artano Izeta

Mikel Asurmendi

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Jon Jimenez

Simulakro bat
Leire Ugadi

Maddi Galdos Areta

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Ibon Egaña

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Paloma Rodriguez-Miñambres

Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga

Mikel Asurmendi

Turismo hutsala
Fito Rodriguez

Asel Luzarraga

Artxiboa

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

Hedabideak