« Bihotzeko ezpal minberak | Ameriketako beste aurpegia »
Eldarnioak / Karlos Linazasoro / Erein, 1991
Fabulagile ahaltsua Felipe Juaristi / Euskaldunon Egunkaria, 1991-11-30
Argitaletxe guztiek Durangoko Azokarako urtero prestatzen diguten nobedade uholdeak harrapa gaitzan baino lehen, eta berandutxo izan arren, oraindik ere merezi duelakoan nago zerbait hitz paratzeak ia oharkabean joan bide zaigun Karlos Linazasororen lehen ipuin bilduma honetaz. Azken boladan nahiko emankorra ageri zaigu idazle gaztearen literatur iharduna, bi poema liburu ere kaleratu bait ditu, zenbait sari ere tarteko izan direlarik.
Hiru ataletan dator banaturik ipuin bilduma, itxura batean, bi erizpide oso ezberdineni jarraituz: kontatutako istorioaren garaia (beti ere galtzear dugun Euskal Herri sakonaren sasoia lehen “eldarnioan”; istorio garaikideagoak bigarren eta hirugarrenean) eta ipuinen luze-laburra: lehen bi ataletan ipuin luze eta laburrak tartekatzen dira; hirugarrenean, berriz, ipuin labur “ustekabeko bukaeradunak” ditugu gehientsuenak.
Lehen ipuin bilduma izanik, liburuak ematen duenaz gain, bertan agertutakoen arabera espero izatekoak direnak ere kontutan hartu beharrekoak dira. Testu, gozagarri ugari damaizkigu, baina hau inportantea eta euskal literaturan ez-ohizkoa izanik ere, ez da garrantzi gutxiagokoa erakusten duen potentzialidadea. Oso garai ezberdinak ageri zaizkigu: baserriaren mundua, nobela beltzaren hiria, gaur eguneko hiri zoroa. Kontateknikei dagokienez ere, aberatsa da oso liburua: aitorpen itxurako lehen pertsonakoak, narratzaile orojakilea dutenak, bi orrialdetan mundu bat eraiki eta birrintzen dutenak, giro kafkiano xamarrekoak, bai eta ikutu sinbolista dutenak ere. Gustuak gustu, neu lehen pertsonan kontatutako istorioetan erabili duen hizkerak, herrikoi itxurakoa baina oso landua, erakarri nau gehien. Ipuin liburuekin gertatu ohi den bezala, arazo kontzeptuala sortzen zaigu honekin ere: ipuin ezberdinen segida nahikoa den, nolabait egituratu, ardatz baten inguruan antolatu behar diren… Linazasorok tarteko bidea hartu du: oso ipuin diferenteak bildu ditu, baina “Bakardadearen eldarnioan” izeneko ipuintxoen bidez lotzen saiatuz. Hauxe litzateke nire ustez egin dituen saioen artean hankamotz gelditu zaion bakarrenetakoa.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez