« Fabulagile ahaltsua | Agirre: bilutsik munduan barrena »
Bunker hilleko ametsak / John Fante (Aintzane Ibarzabal) / Elkar, 1991
Ameriketako beste aurpegia Felipe Juaristi / Argia, 1991-12-01
Ez da oso ezaguna gure artean, baina horrek gero eta gutxiago esan nahi du. Frantseseraz ia haren liburu gehienak dituzte itzulirik; ingelesez dakienak jatorrizkoan irakur dezake. Gertatzen da hemengo kritikariek (gaztelanierazkoek) ez dutela inoiz aipatu; gertatzen da Estatu Batuetan ez zuela defendatzaile amorraturik izan; salbu eta Bukowsky xaharra, kausa galduen justiziegilea.
Liburu sendoak idatzi ditu hala ere; liburu pisuak, liburu dentsoak, baina era berean oso amerikarrak, oso dibertigarriak, irakurterrezak, autobidetik doazen “Cadillac”ak baino azkarragoak. Horien artean orain euskaraz agertu den “Bunker Hill-eko ametsak”.
Ameriketako ametsaz mintzo zaigu John Fante, han bizi diren guztiek bizitzean behin buruan jira-bueltaka dutenaz, han, itxuraz, denek aukera berdintsuak baitituzte eta propagandak dioenez, periodiku saltzaile den oro iritsi daiteke milonario izatera. Propaganda ordea, propaganda besterik ez da. Euskaraz esango genukeen moduan: “Zerri goseak” ezkurra amets”.
Ameriketako beste aurpegia, infrentzua deskribatzen digu, gauzak ez baitira amesten diren gisakoak. Eta biolentzia handiaz deskribatu ere egiten du, esaldi motzen bidez, lexiko aukeratu baina natural baten bidez. Eta hala ere badute pertsonaiek ternura, badu Fantek xamurtasunik; galtzaile izateko jaio den jendearekiko lilura erakusten baitu, beste Amerika osatzen duten marginal, baztertu guztiekiko atxekimendua. Mailukadaka ari dela dirudi batzutan, edo hobe esanda, muturreko bat jotzen du esaldi bakoitzean. Harritzen gaitu erakusten duen indarragatik.
Izan ere, ametsetik errealitatera jaisterakoan, eta gustoko ez dela konturatzean, zeinek ez dio sikiera eskukada bat ematen ondoan duen mahaiari, frustrazioa lehuntzearren?
Inork ez, denok gizaki baikara.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi