« Bestaldean zer dago? | Fabulagile ahaltsua »
Udazkeneko karabana erratua / Karlos Linazasoro / Elkar, 1991
Bihotzeko ezpal minberak Juan Luis Zabala / Argia, 1991-11-24
Egia izan behar du, bai, nahigabea dagoela ia beti literaturaren sorreran, poesiarenean batik bat beharbada. Linazasorok ere nahigabean eta tristezian aurkitzen du bere lanerako abiapuntua liburu honetan. Udazken giroko etsipen ezkorrean, bere burua aurkitzen saiatzen da, edozein poeta intimista bezala, “gu” herabe batean ezkutaturik bada ere.
Pako Aristirentzat bezalaxe, Linazasororentzat ere iraila bide da hilik triste eta, era berean, eztiena. Era poetikoan adierazteko tentazioak bentzutzen nau, Linazasororen poemetan oinarri hartu eta bere hitzak neuk nahi bezala nahastuz: “Irailak bere zinzelaz denbora lantzen duen garai emean, sepia koloreko argazkiak egiten dituzte bere begi hezeek, zilindrada handiko motorrean etortzeko den isiltasunaren zain beharbada”. Hitz konbinazio berriak beti, betiko tristuraren adierazle. “Eta trenbide hilotzean dagoen txilar usaina”.
Haustura edo berrikuntza handirik gabeko poesia da Linazasorok liburu honetan eman diguna, batez ere lehen zatian. Bigarren partean —XVIII poematik aurrera edo— haustura eta surrealismoa soma daiteke tarteka, baina hitzen jario leun eta malenkoniatsuak, esaldien eraikuntza luze eta elipsirik gabeak “zaharkitu” egiten dute poesia. Lizardirengandik gertuago, alegia, Lauxaetarengandik baino.
Baina ez du axola handirik horrek, niretzat behintzat. Udazkeneko karabana erratuaren bidean, hitz konbinazio ederrak aurkitu ditut tarteka. Linazasororen autoerretratuan neure burua aurkitu uste izan dut, ez askotan baina bai lauzpabost aldiz behintzat. Gutxi al da?
Ez, ez da gutxi. Ez da gutxi, nekeza bait da gehiago eskaintzerik ere. “Gure joanaren joanean, lur arramazkatuaren zaurian, ez / baitugu uzten zeruaren urdina eta melankoliaren lanbroa besterik. / Eta su-baju bat, non kixkaltzen diren bihotzeko ezpal minberak”.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi