kritiken hemeroteka

8.700 kritika

« | »

Peru Abarka / J. A Moguel, / Itxaropena Argitaldaria, 1956

Peru Abarka U. / Euzko Gogoa, 1956-05

Laugarrenez argitarazi digu Itxaropena’k “Peru Abarka” zoragarria. “Peru Abarka” bezain eleberri berekirik ez omen zun ezagun gure Unamuno argiak, or nonbait irakurri dudanez. Alaxe da izan ere. Peru Abarka’k Maisu Juan sendatzailearekin tril egin egin du ardandegi batean. Ezaupideak egin ondoren, etxera eroaten du: ango berri emanda gero, olaetako, eundegietako, baserrietako tresnak, gurdiaren atalak, ogiaren nekeak, eta aroztegietako zerak adierazten ditu alkar-izketan. Peru Abarka baserritarrak euskeraren eskutuak oro ezagun ditu: berau duzu euskeraren irakasle. Maisu Juan, berriz, euskera mordoiloz ari da guzien parregarri. Damurik, ugari ditugu gure artean Maisu Juan bezain ergelak: badute non ikasi, ala bearrez. Parre onik egin dugu Peru Abarka’kin.

Bere neurrian euskera garbi-zale dugu gure Mogel argia erdiko bidetik doa, alegia. Peru Abarka’ri au erasoten dio “Euskaldunak bagara, zetarako berba egin ez, gure asaben berbakuntzan? Zetarako esan barberuba, labainia ta onelango izen arrotz zantar eta erbestekuari artubak?” Euskera ximena, bizia, aberatsa ta egokia darabil geienetantsu: erriaren aotan garatua, alegia. Ikasbide ederrik badugu oraingo euskaldunok eleberri zoragarri ontan.

Sarreran argibide iakingarriak ezarri dizkigu Arrue lege-gizon eta euskaltzain gorengarriak, Mogel eta aren lana bear danez ezagutzeko: labur, baina egoki. Ta irudi apaingarriak Larrañaga’tar. Paulino antzelari ederrak. Zorionik beroenak bioi, baita “Itxaropena” argitaldiari ere.

Azken kritikak

Erbeste
Juan Garzia

Ibon Egaña

Utopiaren belaunaldia
Pepetela

Paloma Rodriguez-Miñambres

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Maddi Galdos Areta

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Asier Urkiza

Moebiusen ertzak
Garazi Kamio

Nagore Fernandez

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Paloma Rodriguez-Miñambres

Landura
Jose Luis Otamendi

Mikel Asurmendi

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Irati Majuelo

Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette

Aritz Galarraga

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Joxe Aldasoro

Akabo
Laura Mintegi

Mikel Asurmendi

Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Nagore Fernandez

Barazkijalea
Han Kang

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

Hedabideak