« Gure patroi aundia | Euskeraren iraupena »
Garoa / Domingo Agirre / RIEV, 1912
Itz bi A.I. / 4. argitalpena [hitzaurre zatiak], 1956-07-26
[…] Eta nolako idazlea genun Txomin? Nolako nobelagilea?…
Idazle garaia nolanahi ere. Nobelagile trebea. Hain maite zun euskera eta txikitatik ikasita inoiz ere ahaztu ez zun gure hizkera maitagarria, urteetan zehar gero eta gehiago bereganatzen zihoan: errotik zun ezagun. Eta Bizkaikoa izanda ere, beste euskalkiak ondo ezagutzen zituala argi ikusten da bere lanetan. Batez ere gipuzkera. Eta hala, nahiz eta bere liburuak hizkelgi batean idatziak izan (batzuk bizkaieraz, bestea gipuzkeraz, esan detanez), beste euskalkietako hitzak eta esaerak sartzen ditu bertan. Txominek, bada, berak antolatutako “euskera osotu” batean idazten zula esan diteke. Bestaldez, berberak agertzen du asmo horixe Kresala-ren hitzaurrean: nor bere herriko hizkera, han eta hemengo hitzak eta esaerak hartuaz, aberastu egin behar dala, alegia; goierrikoak beterrikoekin, hauek berriz haiekin; eta ez probintzi barruan bakarrik, beste probintzietakoekin ere beste horrenbeste egin behar dala. Hala ere, Txominen liburu bakoitza bere euskalkian idatzia dogo eta euskalki hortan bakarrik; Kresala-ren hizkera, bizkaiera bizi-bizia da; Garoa-rena, berriz, gipuzkera garbi leun eta aberatsa. Baina honek ez du lrhen esandakoa galtzen.
Idaztankeran berriz erdira jo zun Txominek, erdi bidera. Ez zan euskera mordoilo zale, erdal hitz itxusiz betetako euskerazale. Ez eta hitz berri gehiegien zale ere. Berak bi bide hoiek ondo ezagutu zitun baldin bait ere: bata lehengo gizaldiko idazle gehienena, bestea oraingo gizaldiaren hasieran azaldu ziran batzuena. Ez da joango ez batakin, ez besteakin. Erdi bidea aukeratuko du. Eta erdi bide hori, hauxe: herri-herriarekin joango da, bere euskera herriarengan ondo sustraitua eta tinkatua egongo da. Nonbait entzuna degu bizkaitarrak ertzetik ertzera dabiltzala beti. Txomin behintzat ez; berak aukeratutako erdi bidetik joko du. Berberak dio:
“Euskerea aberatsa da, baina bere aberastasunak toki batean hesiturik ez dagoz, Euskalerri guztian zabaldurik daukaz”.
Eta aberastasun hoiek bereganatzeari emango dio, eta hoiekintxe edertuko du bere euskera zoragarria. Txominek, bada, erdi bidetik jo zun. Geroago, Euskaltzaindiak berak hautetsiko zun erdi bidetik eta gizaldi hontako euskal idazlerik onenak berea egingo zuten bide bertatik. Hontan ere, latinezko esaera hura egia noski: In medio consistit virtus; erdian dagola egia, ziur. Ez ertzetan.
Txomin Agirre idazle izateko jaioa zala esan genezake. Eta ez nolanahiko idazle, nobelagile izateko hain zuzen. Nobelagileari bagagozkio, boda, nere iritziz hauxe esan behar: euskerak ez dula orain arte bera adinako nobelagilerik eman. Bera aurrena, bera txapeldun. Hortarako ahalmen eta dohai bereziak zitun.
Nobelagile ona izateko hiru gauza behar omen dira: luma bizi eta bizkorra, nobela-lagunak aukeratu eta beren izatea borobiltzeko psikologi berezia, eta besteen bihotzak ukitzeko sen eta dohaia. Hirurak zitun Txominek. Eta hirurei esker egin zitun bere hiru nobela ederrak. Hala ageri zaiga hain txairo eta aberats, hain txukun eta ugaritsu, hain sentikor eta barne-eragikor. Bazekin esan behar zunari bizitasuna ematen; gogora Kresala-ren “Zer esanak” atala, Garoa-ren aizkora jokoa eta atar. Bazekin personak aukeratu eta begi aurrean bizi-bizi jartzen, eta hortarako ez zion irudimenari gehiegi bultza beharrik izaten; ikusi egiten zun, ikusi eta aztertu han eta hemen, hau eta hori eta beste hura; ikusi eta aztertu nolakoxeak ziran, barne-barnera sartzeraino. Berberak dio Kresala-ren hitzaurrean:
“Bertan agertuko diran gizon eta emakumeak ez dira neure irudimenak asmau dituanak: oso itsua ez banago eta amesetan ez banabil, bizi-biziak dira, Arranondoko sardinak legez; neuk ikusi ditut Arranondon eta edonok edozein itxaserritan ikusi daikez”.
Nork ez ditu gure euskal itaserrietan Kitolisen antzeka hamaika arrantzale ikusi? Eta nork ez ditu gure euskal baserrietan Ana Joseparen antzeko amona xaharrak ezagutu? Eta Joanes artzaiaren pareko aitona beneragarriak?… Bihotzak ukitzeko dohaia ere bazun Txominek; nor ez da bihotz-ukitzen Garoa liburuko Malentxo eta Joxeren arteko gorabeherak irakurtzean? Edo-ta Kresala-ko Kitolisen istorioa ezagutzean?… Eta holako beste hamaika eta hamaika.
Baditeke Txominen nobelak orain-aldiko gusturako astun eta neketsu samarrak izatea. Gaur egungo nobela tankera bestelakoxea da, biziagoa, esaera laburragokoa, zuzenagoa, azkarragoa. Txomin Agirreri gauzak borobiltzea atsegin zaio, berdintasunak bata bestearen atzetik mara-mara jaulkitzea, gauzei alde guzietatik, goitik eta behetik, esker-eskubitik begiratzea. Ez da halakoa oraingo nobela tankera. Bere aldiko semea izan gure Txomin. Atzo goizekoa dala esan genezake. Baina atomika aldi hauetan atzo goizetik gaur gauera asko ibiltzen da bat. Eta nobelak mundu osoan aurrerapen haundia izan du. Dana dala, nobelak egiten mutila zan gero gure Txomin. Gogoz —eta hain gogoz— irakurtzen zaio.
Baditeke munduko beste hizkeratako nobelagileen parean jarrita, bajutxo gelditzea. Batez ere prantzes, ingles eta rusoen pare ipinita. Baina nik hauxe esango dizut: Txomin Agirre bere Kresala liburuagatik Pereda nobelagilearen pareko jarria izan dala, eta Garoa-gatik berriz René Bazin prantzesaren berdineko, eta badakigu Pereda eta Bazin Espaini eta Prantziko nobelagilerik onenetakoen artean daudela, nahiz eta haiek ere beren aldiko semeak izan…
Hiru liburu idatzi zitun Txominek. Hirurak ederrak. Baina batez ere Kresala eta Garoa. Eta hauetako bat aukeratu beharrean arkitu izan ezkero, Garoa aukeratuko nuke. Kresala-ren hizkera biziagoa dala? Hala ere Garoa-rena aberatsagoa, beteagoa da; nobela tankeran Garoa hobea da, pertsonak hobeto tajutuak, beren ibilerak eta zertzeladak hobeto antolatu eta margoztuak. Nere ustez behintzat. Baina bi-biak dira gogo betekoak. Bi-biak azaltzen dute argi eta garbi euskal arima. Eta hontan biak osatzen dirala esango nuke. Bakoitzak euskaldun izaeraren zati bana agertzen baitu: Kresala-k gure itsasertzeko arrantzaleen izaera, Garoa-k berriz gure lur-barruko baserritarrena.
Aita Pierre Lhande jesulagun euskalzainak Txomin Agirreri buruz egindako lan eder batean, hauxe dio: haren lan guzien aurrean Aita Larramendik bere euskal gramatikaren titulutzat jarritako huraxe jarri behar litzakela: El imposible vencido, ezina egina, alegia. […]
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres