« Itz bi | Kristo’ren antz-bidea »
Euskeraren Iraupena eta Euskal Literaturaren Aurrerapena / Jon Garmendia / Julio Urquijo Euskal Mintegia, 1955
Euskeraren iraupena Tauer'tar Norberta'k / Euzko Gogoa, 1956-09
Euskalerri’z landara atzerrietan bizi geran euskaltzale guziok arretarik aundienarekin irakurtzen ditugu euskeraren egokerari dagozkion berriak. Euskal-aldizkarietan arkitzen ditugunak batzuek optimismoz beteak dira eta besteak diote euskera ilzorian arkitzen dela.
Mugonez eldu zaigu liburutxo eder bat, “Euskeraren Iraupena eta Euskal Literaturaren Aurrerapena” izenekoa. Donosti’ko Julio Urquiio Euskal-Mintegian 1955’gko Epaillaren 31’ean Garmendia’tar Jon’ek egin zuen itzaldi jakingarria dakar. Aren egillea den euskal-idazle ospetsua irakurtzen artean “Zeleta” izenordearekin obeki ezaguna da.
Itzaldi onen egilleak aurreko orrialdean “Zeruko Argia” izeneko illerokoan argitaratuak izan ziran nere euskerazko lerro batzuek ipini ditu eta barnean ere nere itz batzuek berridazten ditu, Poztutzen naiz ikusteaz euskal-idazleak ederretsi dituela nere irakurgaiak.
Nere ustez liburutxo berri au euskotar guziak erosi ta irakurri bearko luteke. Barnean beren gogoetan sarri ausnartzen dituzten galdeei euskeraren egokerari, euskal-literaturari eta gramatikari buruz erantzupen egokiak arkituko dituzte. Arrotzen eta euskotar askoren artean zabaldua den iritzia, Euskalerriak ez daukala beste naziñoak bezela aberri-literatura, okerra dela ikusiko dezute liburutxo au irakurri ondoren. 12 orrialde betetzen dituen euskerazko irakurgaien zerrenda ederra dakar eta euskal-aldizkariak ere aitatzen ditu.
Euskera ikasteko gogorik ez dutenak beste aitzaki-maitzaki bat erabiltzen ari dira: euskera beartsua dela gai guziak adierazteko. Auxe ere gezur biribilla da. “Euskera beartsua da” dio egilleak “zenbaiten aoan, batikbat gramatikalarien aoan, baño ez barrundik datorkien bezela itzegiten duan erriaren aoan“.
Garmendia’tar jaunaren lantxo berri au euskera garbi ta errezean egiña dago eta euskera irakurri oi ez duten euskaldunak ere ongi ulertuko dute. Aren irakurtzea onurakorra izango da euskotar guzientzat.
Euskaltzaleak atsegiñez beterik ikusten degu nola euskotarren artean aberri-izkuntzarenganako maitetasuna bizkortzen ari den. Euskal-erriko uri-buruetan eta beste errietan ere dauden euskal-ikastaroetan euskera ez dakiten euskotar asko asi dira beren izkuntza ikasten eta nonnai “euskaldun berriak” sortzen dira. Euskerazko liburuak irakurtzeko naia orain askoz biziago da lenago baño eta onetxek eragiten ditu euskal-idazleak liburu barriak ugari argitaratzeko. Oyek elerti-mota berriak lantzen ari dira; adibidez Loidi’ren “Amabost Egun Urgain’en” izeneko polizi-nobela.
Zoritxarrez, euskotarren artean gaurdaño asko dira, euskeren-ganako zabarkeri aundia erakusten dutenak. Euskelerria txikia da eta bere pizkundearen denboran abertzale guzien laguntza bear du, Euskotar guziak, ikasi eta ez-ikasiak, aberats eta txiroak, beren indarren arabera alegiñak egin bear dituzte euskeraren alde.
Praga’tik 1956’gko. Jorraillaren 20’ean
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi