« Xabier Kintanaren azken liburuaz | Bai mundu berria »
Bai mundu berria / Aldous Huxley (Xabier Amuriza) / Lur, 1971
Bai mundu berria Xabier Amuriza / Anaitasuna, 1971-12-30
Argitaratu berria da, Aldous Huxley ingles idazlearen “Brave New World” nobela famatua, Xabier Amurizak euskarara itzulia. Atseginez jartzen dugu hemen, itzultzaileak egin dion hitzaurrearen laburpen bat.
ZUZENDARITZAK
Zenbaitek galde dezake beharbada, zergatik hautatu dudan nobela hau, bat euskaratzen hasterakoan. Esanen diot, ez dudala neuk hautatu. Ezertan hasi baino lehen, LUR editorialarekin harremanean jartzea pentsatu nuen, eta ea zer itzultzea nahi zuten. Nobela hauxe zitzaiela urjenteen, erantzun zeutaten, eta honexekin has nendila.
Ez dut asmorik nobela honi kritika sistematikorik eta ideiologikorik, ez eta teknikari buruzkorik ere egiteko, nahiz eta xit interesgarri litzatekeela diritzadan. Bihoaz hitz hauk, nobela hau konprenitzen laguntzeko bakarrik, zeren erraza baita, arreta haundiz ibili ezik, erdi despistaturik irakurtzea, zertaz ari den gabi konturatu gabe, bi arrazoigatik batez ere:
a) Nobela bera oso teknikoa eta gaiez guztiz orijinala delako. Zer mundu klase den igarri orduko, orri asko pasatuko dira beharbada. Neuri ere, lehenengo irakurraldian, honelako zerbaitsu gertatu zitzaitan. Baina, fraseka itzuliaz joan naizenean, orduan kargutu naiz ondo nobela honen balioaz.
b) Bigarren arrazoia ez da xikiagoa. Alegia, hizkuntza bera izanen zaiola askori eragozpenik aski, ez baikaude honelako gauzak euskaraz irakurtzera ohituak. Bizkaian, adibidez, aditzarekin bakarrik ere nahikoa komeria izanen duke askok.
Dena dela, ez dut uste hain zaila denik nobela hau hasieratik ondo konprenitzea, hasieratik konprenitzen baldin bada, mundu berri hau guztiz diferente dela mundu errealetik, nahiz eta beronen kritika errukigabea izan.
Ez pentsa, hala ere, beste zenbait nobelatan bezalako jenero komertzial eta merkea hemen aurkitzerik. “Saltsa” horren bila doanak, desengainio ederra hartuko du.
Zein dira, orduan, artea, Jainkoa, egia, libertatea, zahartza, zorikabea, grinak, iniziatiba pertsonala, sentimenduak… abolitu dituen mundu berri honetako oinarriak? Produkzioa, kontsumoa eta, denen gainetik, estabilitatea. Produzitu egiten da, kontsumatu egiten da, pertsonak berak ere fabrikatu egiten dira; baina inork ez du galdetzen zergatik edo zertarako. Mundu honetan ez da posible errebelde, iraultzaile, libre izatea. Ez dira kapaz, obratzen dutenaz bestera obratzeko. Zergatik? Halaxe fabrikatu dituztelako. Eta nora doa honelako gizartea? Inora ere ez. Iritxi da irixteko lekura, iritxi da estabilitate sozialera, eta, beraz, nahi eta ezko zorionera.
Mundu zoriontsu honek, ordea, irtenbiderik gabeko laberintoa dirudi. Hain hertsiki kontrolaturik eta determinaturik dago dena, eta, batez ere, gizonak berak hain dira ezteus, hain dira nor-ez, non ez baitira kapaz, libre eta gizon izatea zer denik ere asmatzeko. Lortu da gizona “fabrikatzea” eta nahi den modukoa: gizon esklaboa berez, bere izatez, ia ia makina bat. Honelako gizonekin mundu honek ez du irtenbiderik. Horixe da kapitalismoak pozik hartuko lukeen pertsona klasea, alegia, bere esklabotasunez zoriontsu den gizona. Horrela, ez litzateke errepresiorik behar; eta pentsa, nolako abantail ekonomikoa letorkeen hortik.
Huxleyk hemen agertzen daukun mundu absurdoa eta izugarria posible ote da, gertatuko ote da inoiz? Aitor dezagun, arriskua ba dagoela, eta Huxleyk puntu neuralgikora, leku lekura jaurtiki duela harrikada.
Eroriko ote da gizateria arrisku honetan? Zapalkuntza eta esplotazioa eguneroko ogia izan arren ere, ez dut inola uste, mundu hori inoiz gertatuko denik, zeren inoiz baino gehiago eta indartsuago baitatoz gizonen eta herrien aldeko eta esplotazioaren kontrako mugimendu iraultzaileak. Itxaropena ere, beraz, inoiz baino gehiago eduki behar dugu, baina itxaropen erreala, ez utopikoa. Etorkizuna errazegi dakusatenei Huxleyk esanen die nobela honetan, zer etsai klase izugarri eta indartsu menderatu beharra dagoen.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres