kritiken hemeroteka

8.402 kritika

« | »

Lizardi / (Liburu zehatzik ez)

Lizardi Barrensoro / Euzkadi, 1933-03-18

Dagigun negar…

Oraintxe azaldua dot Lizardi’ren olerki batzuetzat nire iritzia. “Yakintza”-n argitaratu barria da oraindio ta ez dagokit orain epaya barriztatzea. Goagan gaurkoz beste bidera. Gomutak eta oroyak nasiak jaulki bear dodaz.

Gaur eguneko pizkunde onen aurretioko langilleak ba-ziran euzkel-barrutian. Orduan, ordea, abertzaletasunari buruz ebiltzan idazleak. Txukuntasunari ta batezbe erti-edertasunari ezer asko begiratu barik. Ala ere, agertu ziran ordurako idazlanetan trebeki ibiltzen ziran idazleak. “Kirikiño”, Eleizalde, “Euzko-Deya”-n eta EUZKADI-n idazten ebenak eta abar. “Kirikiño”-ren babesean asiak gara aintziñako euzkel-idazleak.

Gero orratio, gure lumak bat batean ixildu bearra izan eben. Primo de Rivera’ren bakar-aginteak eragotzi euskun euzkeraz idaztea. A gure samiñ! Andik urte bira, abertzaletasunaren eta euzkeltzaletasunaren taupada zurbillenak ere oro ixildu ta il zirala zirudin. Ainbestekoa zan orduko ixiltasuna!

Geroxeago lasaitu eban bakarragintariak zerbait eskua arlo onetan. Arnasa artzeko beste. Zerbait egin eitekean. Euzkeraz idazten zan danaren itzulpena jaurlariarengana eruan bear izaten zan erderaz. Zeregin zekena. Lan latza. “Kirikiño” aipagarriaren gain izaten zan zeregina. Aintziñako idazle asko oro mututu ta ixildu ziran. Ituntasun onen ordaña idazle barrien jardun burutsuak ekarri euskun.

Garai onetan ikusi gendun lenengoz izparringian Lizardi’tar Jabier’en izenordea. Oso atsegin izan yakuzan aren lanak. Bai erderaz eta bai euzkeraz. Abertzaletasunak eta euzkeltzaletasunak aizatua ebillan aren luma egokia. Bai guk bereala igarri be esku aren barruan egoan ala. Arrezkero, Lizardi’ren izen-ordea ikusi orduko, erneago ta adago irakurtzen genduzan idazle onen lanak. Idazkera zaildua, biguna, iduriz josia.

Ordun jayo zan “Kirikiño-saria”-ren asmoa. Lentxoago barriz, asi zan lanean “Euzkeltzaleak” deitxon bazkuna. Bazkun onetan euzkerearen aldez lanean zabalgundea ta bai txindia bildu ere. Arlo au zala-ta, EUZKADI’n argitaratu nairik idatzi zitun. Bere iritziak biotz zabalez jaulki ere. Orduezkeroztik euzkeraren aldeko lanetan oartuenaren eta burutsuenaren epayan geunkan idazle apaingarria.

Bereala agertu ziran or-emen idazle ta olerkariak. Olerki ikasiak. Idazle oituak. Ondo esateko arauai jarrai luma erabiltzen ekienak. Andere-jantziz bildu eben euzkeraren soña. Dirdartasunez eta tinkotasunez landu zituen olerkiak. Len baño txukunago ta landuago iruin eben idazkera. “Lizardi”, Ormaetxea, “Lauaxeta”, Jauregi, Tapia-Perurena, Bedoña… Ez dabe bear oneik nunai buruzutik azaltzeko lotsarik.

Aurreneko marraskaldian Lizardi’ren olerkiak gogorrak iduri yakuzan aorako. Gerora, ordea, marraska jardunaren buruz, biotzeraño eruan genduzan ortzak, nunbait. Orain aren olerkietara oso zaletua nago. Ez dakit geroak zer ekarriko dautson euzko-olertiari. Lizardi’ren gañetikoren bat ba’datorku, orratio, ez da olerkari makala izango. Doayak ugari ta dirdaitsuak bearko ditu.

Olerki-gintzara era barriak ekarri euzkuzan Lizardi’k. Len olerkariak oldozkunak esigabe ta oparo ixurtzen ebezan. Itzak zaparradan erabiltzen zituen kolkoa itz neurtuetan usteko. Lizardi’k ordea, itzak labur ta urri erabiltzen zituan. Barrengo gogaya tinko agertzen zan itzen barruan. Beraz, edertasunari buruz eta era barriai buruz jokatu zan olerkari ospatsua. Ez da iñoiz itzaliko, nik uste, aren izena gure barrutian, olerkaririk dan arte. Arenlanak sabel-urratuz, idiki beargo ditue gure olerkari gazteak, geroko bide barriak.

Orain arte esan dodana idazleari ta olerkariari dagozkionez jaulkia da. Ez al dautsigu, ba, ezer esan bear gizonari? Gizona? Arengandik urrun erabilli nabe bizitzako goraberak. Ez dot izan, ba, aren gogoa eguneroko alkar-jardunaz sakonki ezagutzeko ziorik. Ba-dira, orratio, noznai ta nunai estalkirik gabe azaltzen yakuzan biotzak. Biotz zindoak, gogo garbiak, tolesgabeko izaerak. Oneitakoa zan Lizardi’ren gogoa. Bera bizi zala idatzi neban noizpait len be. Nire amesik gozoenetakoa zan arekin adizkidetasunean eta iritzietan bat-bat eginda ibiltzea.

Gañera, gaurko egunean ezko-elertiaren barruan erabilli oi doguzan esamesak eta zikamizka sistrin larriak uxatu ta deuseztutzeko, nun idoro Lizardi’ren kiderik? Irizmen argikoa; iritziak gozoki jaulkitzen ekiana. Naikoa zan bere esan bat edo bere eskari bat, gure arteko eztabaidak zearo eten eta baztertzeko. Aren izenaren itzala aundia zan, ba. Abertzale zintzoa izan, ganera.

Ara nik argi ta garbi esan. Orain esku-artean darabildazan lanak Lizardi’ren begiz aztertuak izango zirala jakiteak, beti biziro poztu ta zirikatu izan nau. Ondasunik iñun ageri ba’zan, bakoitzari berea emoten ekiana zan, ba. Biotz zabalez erakusten zituan ondasunak. Maitekari ta bigunki oar-arazi makartxoak ere. Anaitasuñean epayak jaulkitzen ikasia zan.

Dagigun orain etengabe negar abertzaleok eta euzkeltzaleok. Aren joateak itxi dauskun utsunez, nork bete legike? Zoraitza gurea! Anai onean ta zintzoena juan yaku betiko. Aren biotz-ondasunen egarri bizia izango dogu agian.

Azken kritikak

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Paloma Rodriguez-Miñambres

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Mikel Asurmendi

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Irati Majuelo

Lagun minak
Jon Benito

Mikel Asurmendi

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Jimenez

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Asier Urkiza

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Nagore Fernandez

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Bestiak Liburutegia

Rameauren iloba
Denis Diderot

Aritz Galarraga

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

Hedabideak