kritiken hemeroteka

8.700 kritika

« | »

Orreri, orreri! / (Liburu zehatzik ez)

Orreri, orreri! Lauaxeta / Euzkadi, 1933-02-16

¿Txiñelak atrapau gura daben lapurrik ez dozue ikusi? Ikustekorik ba dago ikustekua dozu, ba! Txaidian entzuten diran diadar ta karraiak eztira makalak izaten. ¡Horatius olerkariak alako neurtitzetan dirauskun mendi erditze aldian izango etziran languak!

¡Orreri, orreri, lapur txarri orreri! atsuak eta aguriak diadar egin daroe. Au jo, bestiak ankaz gora jaurti, ta an dua lapurra. Aizia baño ariñago dua. Eta salokietako emakume lodikotiak urteten dira atera. ¿Zer da edo? Ludi osua jarri da lapurraren aurka. Beste zeregiñik eztagola dirudi.

Eta txaidietan jazoten dana, geure idazlien artian jazo jaku. Noxian bein lapur bat asmetan dogu. Lapur ori era askotakua izaten da: Batzutan olerkari ulerkaitz bat; urrenguan barri zale bat. ¿Ikusi dozue orrek idazten dauan zall? Eta idazle gustiak asten jakoz zigorkadaka. Ibaizabal’en asi ta Bidasoa’raino ots bat entzungo dogu; idazle ori ulerkatxa da.

Eskerrak, batzuk Omeroren astoaren antzekoak garana. ¿Zer dan ipuin au? Omerok diñoan lez, astoa sartu zan bedartzan. Umeak makillaka eta joan jakozan kanpora jaurti naiez baña alperrik ziran makilladeak. Eta atera izan eben. Bedarra goxoa zalako kontua egiten eban ¿bai?, eta or konpon mari anton.

Makillaka batzukaitik ezkara ikeratuten. Euzko elertijan, ostera amaikatxu makillada emoten dira. Gustijak bardin jantzita ikusi gura gaitue. ¡Baiña utikan! “Lixardi” pralle jantzita ikusiko baneu, zelako barre galantak egingo neukazan! ¿Pipa andi bat aguan eta praka laburrakaz ibilliko da, ba, ibilli geure “Orixe”? ¿”Barrensoro” kanonigu jantziakaz eta “Luzear” romantikoen ule zapa andiakaz ikusi gura doguz ikusi? Ez, ta. Bakotxa bere janzkeraz.

Idazlien eztabaidiak eta jaboiaren putzak bardinak dirala norbaitek esan eban. Zoro erriko semiak dira. Inok diadarrik eztaust egiten oraingo onetan baña bazi egin gura dot! ¡Barre egiteko gogoz gero! Literato ponpoxa orrein onduan ganorabako batzuk garanok ezkendizke jezarri.

“Aitzol” jaunak turuta jo dau. Eta aren turuta otsa entzun dabenian alde gustijetako gudariak agertu dira. “Utikan barrizaleak, sutara ulerkatxak, ibaira olerki konprendi eziñak, kortara txarrijak, zelaira beiak” eta “biba biba biba la internacional” (Bgaz gero).

¡Olakoxe zalapartak entzun doguz! Bildurrez bildur gara. ¿Zer jazoko ete da? ¿Sagu bat erdituko dabe mendiak? Ezta orren besterik. Antziñako leiua dogu gaurko arazo au.

Eztabaida onetan “Abaraska” idazliak argi itz egin dausku, Errizaliak eta errizale eztiranak zelako mallatan dagozan erakutsi dausku. Elerti gustietan malla asko dira. ¿Españarrak ulertuten ete dabez euren elertiko idazti gustijak? Idaztirik onenak eztauz erriak ulertuten. ¿Fray Luis de Granada’ren idazlanak ulertuten ebezan? Idazle a asi zanian ezutsienzan ulertu. Errizale bat zanik ezin esan “modernista” bat zalako. Orain, ostera, erraza jaku.

Idazle errazik ez gatxik eztago: idazle onak edo txarrak baiño. Batzuk gogairik ezdauke, azalik bere ez. Eta euren uskeria errikoitasunaren alizuan estaldu gura dabe. Beste batzuk mamiz ta azalez aberatask dira. Eguzkitza jaun agurgarriak gai sakonak darabiltz baina edonok ulertuten dautso. ¿Euzkera motrolloa darabil? Ez orixe, garbietan garbia iñorenik bada, arexena dogu. Idazlia da ta.

Geure uste txarra, beste bat. Edonor idazle dalakuan gagoz. Idazkortza eskubetan artu, ¿bai?, eta lau zirri borro egiten dauzanari idazle izen abizenak bururatuten dautsoguz. Eta idazle landara datorzan batzuk “grippe”-gaz datorz.

Edozein eskribidore (olantxe esango dogu, ezta) “literato” biurtuten dogu. Eskribitzaliak batzuk dira, beste batzuk “literatuak”. Aldakuntzak andiak dira bioen artian. Idazlien lana erriarentzat dan ezkero, erraz idatzi biar dabe. Olerkietan zalla dan bat ezagututen dogu baiña izparringiko lanetan erraz idazten dau. Olerkariak literaturarako ei-dauz, beste lanak erria pizkortu ta euzkozaletuteko. Elburu bi dira, ez bakarra. Literatura zalla izan dan erri osorik eztago. ¿Dante’ren poema ederra erriak irakurten dau? ¡Bai zera! ¿Goethe’ren idazlanak edonok irakur ete dagikez? Ezin ba.

Errizaletasun andiak dira baiña “demokraziaren” arerio edo etsai amorratua naz. Erriak eztau erririk zaindu ta aurreratu. Errian diran lau edo bost argienak eta azkarrenak bere gudariak izan dira. Eta izango dira. Erderaz “minorias selectas”. Onein gurtzalla nozu. “Errizaletasun ta kalabazak”. Gauzak onak lurperatuteko edo deuseztuteko baiño eztau balio erriak.

Baina luperatzen sartu gara, ezkara garbi urtengo. Iñoren idazkietan gustuko jakuna ulertuten dogu, gero arro-arro kukurruku-egin dagigun.

Oraingo lelo barri au euzkel-idaztiak milla bidar erabilli dabe. Oindiño argirik eztogu ikusten. Sabindarrai arrika egiten jaken. Oneik ostera euzkeraren aldez lan andiak egin dabez. ¡Ogetamar urte oneitan euzkereak egin daun aurrerakadeaz ezta makala! Barri-zaliai eskerrak. Orain galgea apur bat estutu biar eztanik eztogu esango, baiña, tira, didar larregi egin-barik.

Azken kritikak

Erbeste
Juan Garzia

Ibon Egaña

Utopiaren belaunaldia
Pepetela

Paloma Rodriguez-Miñambres

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Maddi Galdos Areta

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Asier Urkiza

Moebiusen ertzak
Garazi Kamio

Nagore Fernandez

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Paloma Rodriguez-Miñambres

Landura
Jose Luis Otamendi

Mikel Asurmendi

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Irati Majuelo

Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette

Aritz Galarraga

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Joxe Aldasoro

Akabo
Laura Mintegi

Mikel Asurmendi

Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Nagore Fernandez

Barazkijalea
Han Kang

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

Hedabideak