kritiken hemeroteka

8.769 kritika

« | »

Errikoi ta laburtzale / (Liburu zehatzik ez)

Errikoi ta laburtzale Abaraska / Euzkadi, 1933-02-15

“Irakurle eta euzkeltzaleak,
gure bertso sail eta idazlan
eta artikulo ezin entenditzekoaz
aspertu ditugu”.

“Aitzol” ospetsuaren idazti onek, buruzio batzuek sortu dizkit. Emen dakarzkit, irakurle, zure baimenarekin.

Errian zor geranok, erriarentzat idazten degunok alegia bide okerretik goaz. Norentzako idazten degun, maiz astuten gera. Erriari bizkarra emanik, itxututa bezela darraikigu bidean. Mingarria izan-arren, aitortu bearrekua da. Errizae geranok, “frakasatu” egin degu.

Baña, entzun irakurle: errizaleak, erri-zeari begira ta berarentzat idazten degunok, diot. Zergatik, ba-dira beste batzuek, idazle ikasiak edo, olerkari edo poeta gorengoak eta, euzkera aberastutzen eta berari bide berriak idikitzen ari diranak. Oyek euzkerari bakarrik zor dira, ta beren lana ezin onurakorragua da.

Gu ordea, idazle ikasi oyen lana errira eraman bear degunok; erria goruntz jaso bear degunok, [j]akitunen eta erriaren bitarteko edo intermediayo izan bear genukenok, erriaganik gero eta ta urrutirago guaz. Gure illuntasun eta berrikeri geyegiakin, irakurleak izutu ta uxatzen ditugu.

¿Ta ori zergatik? Nik uste det, geyenetan, erriari baño geyago geroneri begiratzen diogulako dala.

Maiz gertatzen zaiguna da. Zer ezanik ez izan arren, idazlan luze ta ugariak egin bear. ¿Zertako? ¿Jandiak idazleak gerala edo esan dezan?

Idazteko tankeran ere, olako zerbait daukagu. Illun, ulerkaitz, berrikeriz jositako idazti bat egin ezkero, baderizkiogu puntarengo idazlerik yayoenak gerala. Danok goyengo maillan agertu nai. ¡Arropuzkeria besterik ez!

Ez diot beste iñorgatik, neronengatik baizik. Neri gerta-oi zaidana da. Orain artekuan beintzat, nere amets guzia ori zan. Txorixo luziak alik-eta luzenak idatzi. Ta bukaeran, erdel-itzik erabilli gabe eginuala ikusten banuan ¡kontentu! Indi-oillua baño arroago.

Idazlan orreik, nork irakurri ordia? Ordubete galdu burutik-oñera, itzez-itz astertzen edo examinatzen, eta juxtu-juxtu zertzaz ari geran asmatzeko?

Ez. Bide okerra da ori. Erriari dagokion mallan eta tankeran idatzi bear degu. Errientzat egin nai badegu beintzat. Kempis’ek dion bezela: “Ondo dagi (egiten du) bere nayari baño geyago, bazkunari dagokiona gagienak (egiten duanak)”.

Erriari, ezin genezayoguke neke edo “sakrifizio aundirik eskatu. Ta gaur egiten diran euzkel-gayezko lanik geyenak neke aundia eskatzen dute. Geronek ere, kopetetik izardia dariogula irakurri bear izaten baiditugu askotan, bata-bestien lanak eta! Nola nai degu idazlan oyek erriagana zabaltzia!

Erriak darabilkin euzkeratik, idazten degunera, yauzi edo salto aundiegia dago. Itz laburtasun ta urritasunaren mamiya sartu zaigulakuan nago. Aditzak, berbuak, bear baño urriyago darabilkigu. Beti, begiai irakur-lana gutxitu nayean bezela; baño adimenari, ulertze edo aditzekua oparotsu geituaz. Esan genezake illuntasuna dala gaurko idazlan geyenen ezaugarria. Erriak ere, gorroto pixka bat artu digu. Beregandik igesi goazela omen dirudi-ta.

Ez det esanai orrekin, berri usaindun guzia gorrotatu bear degunik. Iñolare ez. Euzkeraren bide berriak idikitzen dijuazen itxuarrekoen lan eta eraberritzeak bearreko zaizkigu. Gure lanetan erabilli bear ditugu. Baño jakitunak zioten bezela: “cum grano salis”, au da, ardura aundiakin. Bazkaria maniatzeaku[a]n gatza erabilli-oi dan bezin arduratsu. Aleka, aleka.

Nork iruntzi, maniatzeakuan gatza parrasta osuan bota zayon yakirik? Berebat, nork irakurri ta aditu berrikeri illunez jositako idazlanik?

Errestasuna izan bedi gure jardunaren ezaugarria. Errestasuna ta laburtasuna, bada, gaurko gizadiak ezdauka beta geyegirik alperrik galtzeko. Beraz, bi edo iru lerrotan esan genezakenakin ez ditzagula errenka osuak zirri-borrotu.

Errikoi ta laburtzale izatia, da aurrerako artu detan asmoa.

Jainkoak lagun zaidala, bera zintzoki betetzen.

Azken kritikak

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

Hedabideak