« Gure olerkariak | Errikoi ta laburtzale »
Gure bideko mugarriak / (Liburu zehatzik ez)
Gure bideko mugarriak Lizardi / Argia, 1933-02-12
Nere adiskide Barrensoro’k, serio samar yarrita, errez-zaleen ta gaitz-zaleen auzia berritu du. Igandeko “El Día”ko artikuluaren isats aldera, eskribatzalle guziori muga bat erakusten digu.
Nazioak diru-kontutan el patrón de oro-ta erabakitzeko ain buruaste gorriak ibiltzen dituen bezela, gure auzia ere ontantxe zegoan: idazleok noren neurrira errendituko, zer artuko legetzat?… El patrón Txirrita? El patrón Muxika?… El patrón Yauregi?…
Ni Txirrita zalea nauzue, ta argatik lengoan nago. Ez det uste euskal-literaturaren auzia ain errez erabaki ditekenik.
Errikoitasun gorririk bertso ikasietarako tartean izen aiek iru mugarri bezela yotzen ditut, eta, au ondo entzun, mutikoak, ori esanakin ez det adirazi nai iñor aldamenekoa baño geiago danik. Ba-da ez ba-da diot, ibillian asko ikasten baita.
Errezago konprendi dezazuten, egin zagun kontu bi erri dirala: Erriburu ta Ikasburu. Biak buru, ta ez bat bestea baño buruago. Bi erri ok bide batek lotzen ditu. Bide orren ertzean daude len esandako mugarriak, bidaztien eserleku.
Nere iritzia izan da beti, ezin agindu ditekela mugarri oietako bakar bat ibiltari guzien deskantzu-arritzat.
Ni, guziok ezagutzen nazue, errez purrukatua naiz, ta argatik Txirrita-arria daukat aukeratua. Igurtzian besteak baño leunduagoa da-ta, atsegiñago zait. Nerekin beste zenbait euskaldun yatorrek arri berean planto egingo dute. Ta au sinistu nai ez duanari esango diot, Tolosa’ko epaileak urkizuarrak izan ba’lira ogei bertso bilatu baietz beren ustetan Yauregi’rena baño yatorragoak. Beste zenbait euskaldunek, Txirrita’renari muzin egiñik, Muxika-arria naiago izango dute. Askok eta askok Yauregi’koa gogoko. Ta gerta ere liteena da, banaka batzuk eserleku geiago bear lirakela esatea: ipurmamiak zenbaitek bezin beratxak ez dituela-ta, naiz arri landuberria izan, ez diela axolik.
Ta nere galdera au da: bidearen erosoarentzat zer da oberena, mugarri bakarra egotea, edo yendeak eskatu ala izatea?…
Txirrita’renean yende geiagok eseri nai dula, ta arriak ez ditula artzen… Beyondeiela. Mugarri ura zabaldu, alki luze biurtu, era artara besteetara baño idazle geyagok idatzi, ta kito. Baña beste mugarri guziak ateratzea bidegabe litzake.
Nik beti nai izan det, kolko-kolkotik alare!, euskal-baratzan, oraingoz, iskribatzalle errezak gaitzak baño erruzago sortzea. Ta gauza batek arritzen nau oso: ainbeste ta ainbeste euskaltzale izan, urkoak errezka yokatzea nai lutekenak, eta, nolatan ez dituen berak gure euskal-orriak lan gozo mamitsuz yosten; nolatan yakintza sail guziak ez dizkiguen urratzen, baserritar yatorrena ere, yaten baño gustoago, yarraitzeko moduan…
Saieki babarrunetan egosia baño naiago omen luteke euskeraz idazten dan guzia nornaik atxikitzekaon ba’litz; baña, beren lan mamiyario errez oiek nai baño nekezago agertzen dira… Ai! Ez nik bezela egingo ba’lute: bertsotan naiz itz zelaiez, nik barrena yalkitzea, ta Bedaio’rañoko guziak mara-mara yabetzea, guzia bat izaten baita!…
Denak ez dira, orde, artarakoak. Berez bear du Billabona’koa. Ta gauzaez oeri, zer egin bear zaie?… Ukatu egingo al diegu, beren erako mugarri lakartxo bat bederik bidertzean sartzea?…
Ara. Badet nik laguntxo bat. Errez-zale purrukatua da, iñorena irakurtzekoan. Baña, bera idazten asten danean, luma biurritzen zaio, ta inork ez dio kolperik konprenditzen.
Gertatu izan zaio iñoiz adiskideen batek lantxo bat eskatzea: Aizak i, itzaurre bat egin bear diak, erderazko teatro au traduzitu bear diguk… Baña!… (au eskua altxata) faborez!!, erreza izan dedilla, e?… Vanguardismorik ez diagu bear!…
Kuitauak, bada, egiñalak egiten zitun, ni naiz testigu; ustez, aingeruak berak baño malizi gutxiagokin itzak yosten zitun; gustoa egin ziolakoan eskaleari bere lentxoa ematen zion; ondorenen zai gelditzen zan, begi zearka… Otza ta kopetan zimurra besterik e-tzan nabari bazterretan, eta geiago gabe atsekabez beterik etxera sartzen zan. Ez zen nonbait Billabona’koa.
Kezketan nindukan gertaera orrek. Baña, zer arraio dala-ta idatzi bear ez dek izketan aritzen aizen bezela?… Berak ere e-tzekien ezer akaso, ezintasun aren zuztarra ezin zun sumatu.
Noizbait ere, orratio, eman diote zearoko etsia. Gure olerkari baten bertso yator errikoi bat irakurri-berria zan, eta egillea ikusi zuneko an diyoakio bostekoa estutzera. Besteak, lotsati-samar, ala esan zion: Eskarrik asko, eskarrik asko… Zuek bezela ez dakigu, baña…, amaren bularretik aziak gaude beintzat… Zuek berriz, iñork ba’al daki nongo errapetik edoski zenuen?…
Ateraldi aretxek argi eman zion nere laguntxoari. Bereala, gorri-gorri eginda, izkide errikoiari aitortu bear izan zion baietz, bera e-tzala txikitan amarenetik aritua…, biberoiakin azia zala!…
Orain oratu zaitezte orren egoera larriaz. Gizaxoak lêna zuzentzerik ez du; estu-estuan, biberoia ere e-tzioten emango berak aginduta; berriro yaiotzerik ere nekez; ta, ala guziaz ere, eskribitzeko griña uzteko gauza ez ba-da, zer egin bear diogu tristeari?… Erorrek esaidak, Barrensoro; zer egin bear ziogu?…
Argatik, bada, bide artan eserleku bakarra izatea baño lenago eskatuko nuke nik lege ok yartzea:
Lenengoa: danok iskribatu dezagula con sintaxis esaten dana.
Bigarrena: irakurtzekoan erreza nai dunak, idaztekoan ere ala egin dezala, Trigonometria’z ari ba’litz ere.
Irugarrena: biberoiz azitakoeri mugarri koskor baten eskubidea eman dezaietela; ta ori euskerari txarkeria egitea dala aproatuko ba’litz, lenengo eskolara baño len lepoa biurritu ta ibaira bota ditzatela.
Lege ok bear bezela kunplitzen ba-ditugu, pake santuan bizi gaitezke guziok.
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Asier Urkiza
Zubi bat Drinaren gainean
Ivo Andritx
Aritz Galarraga
Panfleto bat atzenduraren kontra
Pello Salaburu
Mikel Asurmendi
Denboraren zubia
Iñaki Iturain
Aritz Pardina Herrero
Etxeko leihoak unibertsora
Alba Garmendia Castaños
Irati Majuelo
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Joxe Aldasoro
Zahartzaroaren maparen bila
Arantxa Urretabizkaia
Aiora Sampedro
Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez
Mikel Asurmendi
Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Maialen Sobrino Lopez
Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap
Asier Urkiza
Espekulazioak
Arrate Egaña
Nagore Fernandez
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Txani Rodríguez
Azken batean
Lourdes Oñederra
Mikel Asurmendi