kritiken hemeroteka

8.402 kritika

« | »

Oroipenak / (Liburu zehatzik ez)

Oroipenak Garmendia'tar Jon, Zeleta / El Día, 1933-03-18

“Lizardi’tar Xabier” (G.B.)

Bein berriz lotu gaitu negar-sotiñak, ixur-erazi dizkigularik begietako malko sendoak.

— “Lizardi’tar Xabier” il da! —entzun degu, gaxo-miñez oyari lotuta gaudelarik igande arratsaldean.

— Baña ¿zer da au? —erantzun degu, larriturik, gere baitan.

Bat-banan ba dijuazkigu abertzalerik onenak euskotarrik argienak eta aizkiderik maitagarrienak…

Uste-gabeko eriotz-izpar onek zartada garratza eman digu abertzaletasun-barrutian lan dagigunoi. Eta eriotz onekin (bere lagunik begikoena zan “J. Aitzol” ospatsubak egoki asko esan duan bezela) abertzale ben-benetako bat galdu du Euzkadi’k.

Olerkari bikain bat Euskera’k. Eta Donokia’k irabazi du semerik maitagarrienetako bat.

Orain iru urte ezagutu gendun, negarrez utzi gaituan aizkidea, Mañari’ko Baratza Deuna’n “Kirikiño” zanaren illobi aurrean, adi-adi, kistar zintzoen gisa otoitz beroak zuzentzen ari zalarik Goikoa’ri, euskeltzale guzion Irakasle izan zan Bustintza’tar Ebarista’ren gogo aldez.

Gero, bazkar-ondoan, Durango’ko Altzaa jatetxean, berari aua xabalik pozkiro, bere betiko itzaldi samur eta mamitsu-mamitsua entzuten atsegiñez beterik egondu giñan.

Egokitasun bereziaz adierazi zigun zergatik eta zertarako sortu zan “EUSKALTZALEAK” bazkuna irabaziaz “Kirikiño” zana opaltzeko egun artan Mañari’n eta Durango’n bildu ziran abertzale zintzo guzien biotzak.

¡Zein egun oroigarria uraxe, antxe aurkitzeko zoria izan genduanontzat! Montzon jauna, gaur G.B.B.eko lendakari dana, “Lizardi” zanaren lagun kutuna, ordutxerik abertzale egin zan.

Gazterik ezagutu zuan “Lizardi”-k Euzkadi zala bere egizko Aberri bakarra; eta arrezkero, bai zintzoki leyatu ere bere azkatasun alde, ezergatik ez iñorgatik ere bidean makurtu gabetanik.

Bere gogaya Aberri-gogai sendoa izanik, beti bere aldezbe zintzo eta leyala izan zan.

Buruz argia, biotzez zabala eta langille aspergabea.

Abertzalea, gutxi bezelakoa, eta unetxo bat ere aiperik galtzen etzekiena Aberri-aldez zer edo zer egin gabe. Begira:

Aitatu degun Durango’ko itzaldi aberkoi eta mamitsu artan azaldu zigunez “Dictadura”ko aldi lotsagarri artan min ematen zion abertzaletasun aldez lanik nayaz, bere lagun batzuen artean onela mintzatu omen zan:

“Ezin genezakek abertzale bidetik jo, “PRIMO”-k eragozten digulako. Euskera-bidez jo dezagun”.

Eta asmo ontatik “EUSKELTZALEAK” bazkuna sortu zan. Eta zein ez da oroitzen atsegiñez “Dictadura”-ko aldi negargarri artan, abertzaletasunarentzat ate eta zirriztu guziak itxirik aurkitzen ziran garai artan, “EUSKELTZALEAK” bazkunak zituan garaipen aundi ayekin?

“Lizardi” eta astelenean illobiraiño lagundu zien bere lagu kutunak izan ziran, ba eusko jai txalogarri aiyek antolatu zituzten abertzaleok gogoz pistu eta biotzez sendotzeko abertzaletasunean.

Utsune izugarrizkoa utzi du “Lizardi”-k eusko abertzalien artian.

Maite bai-gendun guziok, langillea, ona, zintzoa, azkarra eta abertzale jator-jatorra zalako.

Ain gaste zalarik zerbaitegatik aukeratu gendun gipuzkoar abertzaleok Gipuzko Buru Batzar’eko idazkari.

Eta ain leku arduratsua tajuz eta zintzo beteaz irabazi izan ditu azkenengoz Donostian bildu ziran aldungien esker onak.

Idazle egokia, izlari bigun-mamitsua eta olerkari gain-gañekoa zan betiko gugandik aldendu dan aizkide maitagarria.

Eta Jaungoikoak gizonari eman oi-dion gastetatusunik ederrenean jun zaigu, eta Aberriak beragandik ainbeste itxaro zezakean garayan…

Lenago jun zitzaizkigun Aita Errenderi, Eltzo eta “Zubigar” eusko olerki baratzatik, oroipen ugariaz utzita gaur oraindik loturik aurkitzen dan Aberri gaxo onetan.

Azkenengoz, Zaldibar’en ikusi gendun “Lizardi” igesko Dagonilla’n 30’an Garitaonandia’tar Bitor zanaren oroizko eusko jai eder artan, baita beti bezela beraraki itzazpertu atsegin bat euki ere (¡jakiña!) Aberri-gayetzaz.

Orduan ere langille zan Agirre’tar Joseba Mirena.

Beti bezela ¡zein itzaldi samurra zuzendu zigun Udaletxe’ko sapaitik!

Gogoan degu oraindik:

“ANAYAK: Ona Garitaonandia jaunatzaz oroituta zuei esateko sortzen zaidan aurreneko itza: ANAYAK. Ori bai zuan zaldibartar jator arek doairik bereziena: ANAITASUNA.

“Bizkaitar izanik jarraitu zuan uraxe bai errez gipuzkoatar zala: gure seaskan jayoa, gure sutondoan azitakoa zirudian.

“Oroitu gaitezen bada —zion— Bizkai, naiz Gipuzko, bai Araba eta Nabarra, ta baita Bidasoz aruzko Laburdi, Benabarra eta Zuberoa’ko euskaldunak, guziok bat, guziok ANAYAK gerala.

“Anaitasunak —jarraitzen du esanaz— egingo du Euzkadi aundi. Euzkadi eta Jaungoikoa maitatzeko Garitaonandia zanaren biotza izan dezagun.

“¡Zorionekoak —bukatu zuan esanaz— seme argiak emateko gauza dan erria; baña zorionekoagoa gaur Zaldibar’ek bezela seme argi ayek goratzen dakiana!”

Orra, irakurlea, Garitaonandia zanaren omenezko eusko jayan “Lizardi” azkarrak anai-maitetasunezko sugarra biotzean eta biotza eskuetan zuala maitaro Zaldibar’en euskotarrei, anayei, zuzendu zien itzaldi benetan sakon eta ikasgarria.

Bere betiko lagun kutun izan diranak, gogoan izango aldituzte bere irakatsi eskergarriak, eta oroituko aldira Zaldibar’ek beste seme bati egin zion opalbenaz, beste orrenbeste egin dezan Tolosak orain galdu duan euskotar zintzoaren oroipenean.

— “To, Or dituk nere bi azken olerkiak —zezayon oraindik egun gutxi “Lizardi” gaxoak “Yakintza”-ren artezkariari bere betiko lantxo aberkoya eskuratuaz.

Goi-argiz esandako itzak dirudite itz bakan abek, bada alaxen gertatu da. Geroztik betiko mututua izan da gure olerkaria.

Kistar eredukor gisara il da Agirre’tar Joseba Mirena “Lizardi” ospatsua, bere bizikera zan bezin eredukor.

Bizitzaren eta eriotzaren arteko une larri artan ere biziro oroitzen zan noski berak ain maite zituan Euzkadi eta Euskerarekin eta kistar zintzo-zintzoa izanik, bere emazte atsekabetuak “ARGI-DONEA” irakurtzen zion bitartean bukatu zan, maitaro onetsiaz, adimen argiarekin, bere lau semetxoak, guzieri bat-banaka oge-aurrera deituta esanaz:

“Semetxo, aitatxo zerura dijoa…”

Azken kritikak

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Paloma Rodriguez-Miñambres

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Mikel Asurmendi

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Irati Majuelo

Lagun minak
Jon Benito

Mikel Asurmendi

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Jimenez

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Asier Urkiza

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Nagore Fernandez

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Bestiak Liburutegia

Rameauren iloba
Denis Diderot

Aritz Galarraga

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

Hedabideak