« Tradizioa zaharberrituz | Poesia eta sentimendua »
Diamantearen plaza / Merce Rodoreda (Maite Gonzalez Esnal) / Elkar, 1994
Bizia bizitzen baizik ez eta Itxaro Borda / Argia, 1994-10-16
Gure haur denboretako hangar-peetako usotegien urrina euskarara ekartzeaz eskertzekoa dugu Maite Gonzalez Esnal itzultzailea. Alahaina, “Diamantearen plaza” tituluarekin, Merce Rodoreda (1909-1983) idazle katalandar emankorrenetarik baten nobelan lehen ardura biltzen du uso urrin horren hitzezko oroitzapen segitzaleak. Oso urrina. Iraun-nahiaren ikurra bailitzan. Maite Gonzalezek bigarren aldiz, katalandarretik zuzenean gureratzen ditu Merce Rodoredaren solasak, taigabe memorietan aterbetzen direnak. Duela hamar urte juxtu, Elkar argitaletxeak “Ipuin hautatuak” oparitu zizkigun hain xuxen. Merce Rodoredak, “Diamantearen plaza” honetaz aparte, “Aloma” izenekoa idatzi zuen 1938an, Jaqueline Chambon Nimesko etxeak frantsesera pasatu zuena, horixe aspaldi. Bi obra hauetan, bai “Aloma”n eta bai 1960ko “Diamantearen plaza”n, oso nabari da emaztearen biziarekilako ikuspondua isladatzea lortzen duela izkribatzaleak. “Diamantearen plaza”n, emazte ezkondu baten hara-honarat agertzen dizkigu, Espainia larrutu zuen 1936ko gerla garaietan. Colometak, Quimet artesauarekin familiatuak, minak zorionak bezain “aise” jasaiten ditu, egunerokotasun dorpeari usu bai diolarik, gutitan oldartuz. Liburua orohar, gerla eta pentsamenduak gerorako galtzaleen sahetsean eraman zuten biziaren lekuko ilkitzen zaigu, egoeraren aztertzeko pretentsionerik gabe.
Testu hunkigarriaren euskararatzea ez bide zaio erraz izan itzultzaileari, gertakariak harrokatzen baitira, diskurtsoaren planu horizontalean, funtsezko hausnarketa sakonetarik urrun. Itzultzaileak emakume kontaera kasik infantil honen erritmoa errespetatu du eta delako egoeraren azterketaren egitea irakurlearen esku dago. Lehen bezala orain ere.
Katalandarrez, gazteleraz edo euskaraz, orrialdez-orrialde, hogeigarren mendeko testu handienetarik batekin gurutzatzen gara, irakurle xume garenok eta bizitza begimenean zartatzear daukagu.
Bakea, bakea
Xabier Montoia
Asier Urkiza
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Nagore Fernandez
Martxoak 3
Jon Martinez Larrea
Maialen Sobrino Lopez
Silueta
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez
Irati Majuelo
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Paloma Rodriguez-Miñambres
Diesel
Bertol Arrieta
Joxe Aldasoro
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Mikel Asurmendi
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Asier Urkiza
Ni, laiko
Markos Zapiain
Nagore Fernandez
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Maialen Sobrino Lopez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Jon Agirre
Emognosia
Mitxelko Uranga
Mikel Asurmendi