kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Hautsaren kronika / Inazio Mujika Iraola / Alberdania, 1994

Tradizioa zaharberrituz Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1994-10-15

1988ko urtea izango zen Inazio Mujika Iraola egunkari honetako euskarazko gehigarrian argitara ematen hasi zela, “Hautsaren Kronika” izenburupean, istorio fantastikoen sorta bat, kuriosoak eta txukun idatzitakoak, garai hartako esan nahi dut alegia. Urteak azkar joan dira ordutik hona, eta Inazio Mujika Iraolak jira handia eman dio bere bizitzari, baina txukundadea, hala esango nuke nik, izan da, eta oraindik ere da, haren ezaugarririk nagusiena. Ez du gehiegi idatzi, eta penagarria da alde batetik, Iraola jaunak, fakultate ezinobeak baititu literaturarako: sena, iruditeria, gustu ona, sentsibilitatea, grina; baina bestetik, aukera eman dio horrek heldutasun ez artifizial batera iristeko eta horrekin batera, bere estiloan, sakontasuna lortzeko.

Esana dut lehenagotik, liburu honetara bildu diren ipuinak fantastiko samarrak direla. Legendak eta elezaharrak dituzte oinarri-oinarrian, erromantikorik gehienei gustatzen zitzaien modura, hala Becquerri, nola beren izenaz oroitzen ez naizen beste batzuei. Iraola jaunak, ordea, alde bat uzten du tradizio guzti hori eta lasai bere-berea dena sortzen du. Noski, Borgesen ondoren oso zaila da literatura klase bat idazterakoan, hura ez balego bezala aritzea beti. Esan nahi dut bere tradizioa asmatzen duela eta tradizio hori bidaialagun, barneratzen dela literatur mundu gezurrezkoan. Tradizio hori idatzizkoa da, ahozkoa bainoago. Belarri onak izango ditu idazleak (euskaldun hitza mereziko lukeen edozeinek bezala), baina hobeak eta erneagoak, alajaina, ikusteko eta irakurzteko dituen bi begiak. Ez alferrik du Inazio Mujikak liburujale sona ondo merezitatutakoa; hori ere bai.

Ipuin edo hauetan, irakurleak zeudenik ere ez zekizkien berriak jakingo ditu. Batzuk nahikoa ezagunak, baina haren interpretazioaren ondoren, beste zentzua eta itxura hartuko dutenak. Hala Zipiriyoko izugarriaren istorioa, izan ere, Zipiriyo izen hori, egon daitekeen politenetakoa baitugu. Zipiriyo!

Guzti hori prosa eder batez lagundurik, prosa zehatz, elegante eta askotan jolastari baten konpainian. Txukuna, noski, Inazio Mujikari gustatzen zaion modura.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak