« Hasi, eta ezin geroko utzi! | Tradizioa zaharberrituz »
Sorlekuaren kezka / Joxe Mari Lertxundi / Sendoa, 1994
Lekukotasun zuzen eta egokia Joxe Beristain / Euskaldunon Egunkaria, 1994-10-09
Jakinekoa da ez direla oso garai onak hauek bertso jarrientzako. Bertso paperak eskuz esku zabaltzen ziren garai haiek, herriak bertso jarriak buruz ikasten zituenekoak, aspaldi iraganak dira. Baina ez dago dena galduta, oraindik ere badute lekurik bertso jarriak, eta horren lekuko eta erakusgarri garbia dugu komentagai hartu dudan “Sorlekuaren kezka” izeneko liburu eder han.
Aita Zabala langile nekagaitzaren ekimenari esker, hemen ditugu bildurik Joxe Mari Lertxundi bertsolari eta bertso jartzaile aiar ezagunaren hainbat eta hainbat bertso, 1985etik 1993ra bitartean jarriak, Basarrik “El Diario Vasco” egunkarian plazaratzen duen “Nere bordatxotik” sail ezagun eta prestigiotsuan argitara emanak horietako batzuk. Liburu hau Lertxundik Auspoa sail honetan bertan 1983an argitara emandako “Baso tarteko oiua” liburuaren jarraipena da.
Honetaz eta hartaz, gai ugari astintzen ditu Lertxundiren luma biziak liburu honetan zehar. Gipuzkoako Aia herriko baserri giroan hazi eta hezia, hainbat idazle eta intelektualek galtzeko bidean dagoela esana duten mundu baten lekukotasun zuzen eta egokia da, dudarik gabe, Lertxundiren lana. Gipuzkoako baserritarren pentsamoldea, kezkak, arrenkurak eta zaletasunak naturaltasun osoz eta maisutasunez jasotzen dituen bertsolari txukuna da Joxe Mari Lertxundi.
Bat-bateko bertsogintzan trebea denik ezin uka badaiteke ere, bertso jarrietan askoz gailur handiagoetara iritsia da Lertxundi, eta liburu hau dugu abilezia aparta horren lekuko.
Liburu honekin 220. alera iritsi da Aita Zabalak landutako altxor preziatua den Auspoa saila. Zer izango litzateke euskara eta euskal kultura Aita Zabalaren lanik gabe? Ez al litzateke gaur egun dena baino askoz txiroago izango? Bada gure artean lan gutxiago eginda gehiago aipatzen dugunik.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez