« “Iraganaren errefuxiatua naiz” | Aspaldiko liburuak »
Katedrala / Raymond Carver (Juan Mari Mendizabal) / Elkar, 1993
Egunerokotasunaren amarauna Aitor Zuberogoitia / Argia, 1993-10-31
“Katedrala” liburuaren kontrazalean bertan zehazten den moduan, Raymond Carver literatur munduan azken hamarkadan izan den aurkikuntza garrantzitsuenetarikoa da. Kritikak, gauza guztiak katalogatzeko duen joera itsu eta mugatzaile horrek eraginda (eta neu ere kritikari bihurtuta…??!), dirty realism (errealismo zikina) izenez bataiatu du bere idazkera. Egia esan, oraingoan ez da guztiz oker ibili.
Egunerokotasuna du hizpide eta kontagai Carverrek. Istorio arruntak, grisak, inongo magiarik bakoak deskribatzen dizkigu; etxetik bota duten maizterrarena, bazterrik bazter langabeziaren zama lepoan inon kokagunerik eta bakerik bilatu ezinik dabilen sendiarena, semearekin ezelan konpondu ezin den aitarena… Istorio desberdinak denak ere, baina zenbait elementu komunean dituztenak.
Idazleak egoera arruntak, egunero edonork bizi ditzakeenak aurkezten dizkigu, hizkera errazez kontaturik. Aurkezpenaren ostean, egunerokotasuna hausten duen arazoa planteatzen du. Eta pertsonaiek ezina ageri dute arazoon aurrean: ez dira heroiak, gizaki hilkor arruntak baino, eta ezingo dute halabeharra gainditu.
Haatik, istorioek ez dute amaiera tragikorik. Ez dago konponbiderik, ezinezkoa da laberintotik ateratzea, baina hala ere bizitzak ez du amaiera tragiko edota heroikorik merezi. Distirarik ez, balentriarik ez, bukaera epikorik ere ez sikiera; zentzugabekeria konstantea da, gorabeherarik bakoa. Ezen ezer izatekotan, egunerokotasunaren absurdoa eta beronek ehunduriko amaraunaren erretrato fidela baita “Katedrala”.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres