« Ibilbide poetikoa | Egunerokotasunaren amarauna »
Komediaren Jainkoa / Patxi Ezkiaga / Euskaltzaindia-BBK, 1993
“Iraganaren errefuxiatua naiz” Itxaro Borda / Argia, 1993-10-24
Patxi Ezkiaga Lasa, euskal poeta garaikidetan emankorrenetan koka dezakegu. Honen poemagintzak, eguneroko gaiak eta mitoak jorratzea du helburu zehatz, hitzak indargabetuak bailiran. Hala ere, Patxi Ezkiagaren olerki bildumetarik bat irakurtzean, ez da engainatu behar: hitzak, gutien ustean, leitzalearen eskuahurretan zaparta baititezke.
“Komediaren Jainkoa” Euskaltzaindia/BBK argitalpen bikoteak, aurten plazaratu honekin halaxe gertatu zaigu. Lehen begiradan pentsatu dugu: beno… hitzak dira, eta gero, astiroago hartzean, hitzak labankadaka hasi zaizkigu. Alabaina, poetak, Parisera egin duen bidaia aipatzen digu, Parise kontzeptuaz, munduko herri zapaldu orok hazten dituen mitoak poesiaratuz: prostituzioa, praubezia, kultura ainiztuna, Montmartre, inpresionismoa, Landareen Baratza, Austerlitzeko Zubia, Les Halles, pertsonaiak, lekuak eta denbora Seine ibaiaren ertzean higatzen dira. Ordea, zorionez, bidaia bakoitza, norberaren baitakoa da. Orduan da, poeta interesgarria bilakatzen, eta “Komediaren Jainkoa” izeneko bilduma klitxeetarik urruntzen. Gida-liburu turistiko huts izaitetik salbatzen da halatan.
Dena dela, Patxi Ezkiaga ari da, obra batetik bestera, bide poetiko pertsonal baten jorratzen. Azken obra honetan, olerki batetan idazten du “iraganaren errefuxiatua” dela, eta erraz sinesten dugu, nostalgiaz eta omenaldiz hanpaturik den “Komediaren Jainkoa” hau eskualatzean. Komediaren Jainkoak, funtsean, gaurko egunean, agurtzale guti baitauka.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza