kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Mila urte igaro eta, ura bere bidean / Andolin Eguzkitza / Susa, 1993

Ibilbide poetikoa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1993-10-23

Esku batean daukat Andolin Eguzkitzak orain dela hamar urte idatzitako poema-liburua, “Orhiko mendirantz urratsez urrats” deitutakoa, eta bestean orain gutxi kaleratu duena, komentatu nahi genukeen “Mila urte igaro eta, ura bere bidean”, ez baitago poeta baten bilakaerari buruzko frogantza handiagorik, aurreneko liburuaren eta atzenekoaren arteko konparaketa baino. Bi bien arteko ezberdintasunak nabariak dira, baina berdintasunak harrigarriagoak oraindik ere. “Hogeitasei urte” izena daraman poema ari naiz irakurtzen, orain dela hamar urte edo idatzia; “Hogeitasei urte bete ditut / Abenduaren seiko goizeko bederatzi t’erdietan,”. “Tamarindoak” izeneko poeman, aldiz honako hauxe irakurtzen dut: “Atzo/ Etxe Pherdiaren azpiko tamarindoak ikusi nituen/ ostera ere. Hogeitahamazazpi urte dauzkat eta/ luze gabe/ hogeitahamazortzi beteko ditut,”. Batean zein bestean, poetaren burua eta bere adina dira denboraren iragaitearen lekuko eta pairatzaile. Denborarik baldin badago, norberak bere larruan jasaten duelako da.

Baina ez da berdintasun bakarra. Harako liburu hartan bada “Islandia” izeneko poema, bihotzaren geografiako leku bat soilik, baina indar sinbolikoa handikoa; leku mitikoa baita Islandia, leku literarioa, leku sentimentala. Poema liburu berrian “Groenlandia” izenekoa dakarkigu: “Groenlandia eskerga/ gizakiaren ametsen kokaleku.”.

Ezberdintasunak, lehenago esan bezala, nabariak dira. Bigarren liburu honetan aurkitzen dugun poeta lasaiago dago, zentratuago bere lanean, distantziatik begiratzen ditu joan zitzaion iragana, eta harekin batera joan zitzaizkion sentimentuak, maitasunezkoak gehienak ere. Ezen, sentimentu bat baldin badago munduan eta denboran zehar iraun duenik haserako indarrez eta kemenez, hori ez baita maitasuna besterik

Baina maitasuna aipatu baldin badugu, aipoatze horrek ezin eraman gintzake beste ondorio batzuetara. Amodio da oroimenaren azpilduretan gorderik geratu den sentsazioa, besterik gabe. Ez dut ikusten liburu honetan beste inongo asmorik, iraganeko zenbait egoera eta une berreskuratzekoa baino. Ez dago amodioari buruzko teorizaiorik, ezta gainditzeko ahalmenik ere. Alde horretatik begiratuta, liburua nahikoa sinplea da, elementu guttirekin egindakoa, eta poema batzuk, akaso, heldutasun gutxikoak. Badira, hala ere, oso ondo tajutu eta antolatuak diren poemak: “Aspaldiko irudi bat”, “Groenlandia”, “Lehenengoz”, batez ere…

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak