« Fisikaz honatago. Ez haratago | Lezo Urreiztieta »
Aliceren abenturak lurralde miresgarrian / Lewis Carroll (Manu Lopez Gaseni) / Pamiela, 1989
Aliceren abenturak lurralde miresgarrian Josu Landa / Argia, 1990-02-04
Euskarazko itzulpengintzak egiteko duen bidea inoiz baino luzeago ageri da honelakoetan. Hau bezalako obra klasikoa —hain indarrekoa gaur egun— oraintsu arte euskaratu gabe egoteak (bertsio laburtua baino ez zegoen gure artean) gabezia ikaragarria adierazten du. Baina heldu zaizkigu azkenik Aliceren abenturak gurera, baita bide onetik heldu ere.
“Pamiela” etxeak bere gain hartu du argitalpen honen ardura, eta arazo ekonomikoetan murgilduta egon arren, ohi duen moduan burutu du: behar diren bitarteko guztiak eskeiniz, presari kontzesio txikiena ere egin gabe, testuak eta irudiak inor gutxik bezala goxatuz, egileari nahiz irakurleari zor zaizkion begiruneak oro aintzat hartuz… Argitalpen modu horrek sariren bat merezi luke, lan honegatik zein bestegatik.
Testua modu erabat atseginean emateaz gain, Lewis Carrollen jatorrizko ilustratzailea den John Tenniel-en marrazkiak tartekatu dituzte, tamaina eta maketazio aldetiko ñabardurekin batera liburu benetan xarmangarria osatuz. Edizioaren ardura Manu Lopez-ena izan da, eta itzulpena ere berea da. Bera ere liburuaren azertuan partaide da beraz.
Gainerakoan, zer esan Lewis Carroll eta bere obraz. Duela ehun urte baino gehiagoko kultura britaniarrari buruzko hainbat erreferentzia alde batera utzita, logikaren erabilpen fantastiko eta absurdoa dugu bere lorpen miresgarrietako bat. Izan ere, ez da ahantzi behar Lewis Carroll izengoitiaren atzean dagoen Doggson jauna matematikoa zela, eta logikaren alorrean ere egile klasikoetakoa dugu. Modu zientifikoetan garatutako logikaren prozedurak beste modu batera aplikatu beharraren eragina nabarmen ageri da bere literatur lanetan. Logikaren legeek eskeintzen dituzten jukutriak haurren munduko irudimen mugagabearekin nahastuz lortzen ditu Carrollek bere pasarterik miresgarrienak, errealiteatearen kontraesanak gureganatzearren guztiz lagungarriak eta sujerenteak.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez