kritiken hemeroteka

8.766 kritika

« | »

Lezo Urreiztieta (1907-1981) / Martin Ugalde / Elkar, 1990

Lezo Urreiztieta Josu Landa / Argia, 1990-02-11

Urreiztieta Rekalde bizkaitarra, herri honen historia hurbilaren alde ezkutu ugari horietakoa dugu. Itsasuntzietan hazia, gazte-gaztetandik kontrabandoan aritua, bera izan zen 36ko gerrako Eusko Gudalostearen arma gehienak lortu zituenak, eta baita blokeo frankista izugarria hautsiz janariz betetako itsasuntzia Bilboko portura eraman zuena. Akzioko gizona zen, izugarri abila itsasoan, XX. mendeko pirata. Idealista izanagatik, Euskal Herriko borroketara erabili zuen bere iaiotasuna, ondasun guztiak galtzeraino. Erradikala eta izaera sutsukoa, eskertxarreko egoeran bizi zituen azken urteak Baionan 1981an hil zen arte.

Martin Ugaldek Lezo hil baino urte batzu lehenago zenbait elkar hizketa luze grabatu zituen harekin. Elkar hizketa horiek baliatuz eta Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntza bati esker pertsonaia nagusi horren biografia osatu du. Honelako lanek funtzio bikoitza betetzen dute: alde batetik, gure historiarako inportantea den jendearen testigantza hil aurretik jasotzea; bestetik, luzeago begiratuta, gerora historia berregingo dutenentzako ahalik eta datu gehienak biltzea. Horixe bait da arazo larriena, hil baino lehenago jende horrekin egin beharreko kazetal lan isil baina astuna. Martinek betidanik izan du jenero horretarako joera, eta argitaratuta dituen liburuez gain hamaika zinta ditu transkripzio eta erredakzio zai. Zinez merezi luke lan horretan segi dezan behar diren laguntza guztiak luzatzea.

Liburua ez da elkar hizketa hutsa, grabazioak landuz osatutako biografia baino. Pena da liburua gerra garaiko urteetaraino besterik ez iristea. Azken 30 urteetako ibileretaz apenas ezer kontatzen zaigun. Liburuan bertan iragartzen zaigu azken aldi horretan ere lan eta aktibismo ugarietan murgilduta ibili zela Lezo. Datu haundirik ez zaigu ematen baina. Beharbada, Lezo Urreiztietak berak ez zuelako nahi izan.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Artxiboa

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

Hedabideak