kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Bazterrak / Os eidos / Uxio Novoneyra (Koldo Izagirre) / Pamiela, 1988

Bazterrak / Os eidos Josu Landa / Argia, 1989-04-16

Pasa den astean beste liburu galego baten itzulpenaz mintzatu ginen. Beste bat aurkeztera goaz gaurkoan. Baten batek galegotik gehiegi itzultzen ari dela edota tartean lotura ezkuturen bat egongo dela pentsa badezake ere, gauza bat argi eta garbi ikus daiteke: orain arte itzulitako liburuak, asko ala gutxi diren epaitu gabe, literatura galegoko liburu fundamentalak dira. Oraingo “Os eidos”ekin gertatu bezala.

Uxio Novoneyra hil baino lehen klasikoa da literatura galegoan. Zertzelada horrek esan nahi duen guztiarekin batera, esan daiteke batzurentzat bi liburukitan eta Koldo Izagirrek prestatutako edizioz kaleratu den “Bazterrak / Os eidos” liburua XX. mendeko poesia galegoan hiru handienen artekoa dela. Beste zenbaitzuk esan ohi dute Novoneyra ez dela poeta, trobadorea baizik; trobadoreen arteko onenetakoa baina. Orain dela 33 urte lehenbizikoz argitaratu zen poema-bilduma honetan Uxiok bat egiten du lurrarekin, baina deskribitzen duen paisaia iraultzailea izan zen bere garaian, ordurarte nagusi zen bukolismorik batere ez bait zuen isladatzen.

Argitalpena elebiduna da, eta poesiazko honelako itzulpenetan ohitura bilakatu den hori, oraingoan ere, gogoz txalotzekoa da.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak