kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Guero / Axular / Euskaltzaindia, 1988

Guero Josu Landa / Argia, 1989-04-02

Euskal literaturak duen garantzi filologikorik haundieneko liburua argitalpen fakzimilez argitaratua izan da Euskaltzaindiaren eskutik. Honela aurkeztu nahi izan du Akademiak argitalpena:

“Euskaltzaindiak, euskalarien eta bereziki sortzailekide zen Julio de Urquijo jaunaren gogoa betez, Axularren Guero birrargitaratzen du. (…) Fr. Luis de Granada, Guero-ren iturrietarik bat baita, beronen laugarren mendeburuan argitarapen hau babestu nahi izan du Kultura Ministeritzako Liburu eta Biblioteken Zuzendaritza Orokorrak)”.

Esan beharra dago ere fakzimilezko ateraldi hau egiteko, Gipuzkoako Foru Diputazioko Julio Urkixo liburutegian dagoen aleaz baliatu direla Euskaltzaindiakoak, eta 1.500 ale zenbakituaz hornitu dela argitalpena.

Hau ez da “Guero”ren fakzimila argitaratzen den aurreneko aldia, 1910-1933 bitartean Urquijok zuzentzen zuen RIEV aldizkarian argitaratu bait zen lehenbizikoz. Añibarrok RIEVen bertan 1923-1933 bitartean bizkaierazko bertsioa egin zuela ere ezin dugu ahantzi. Fakzimil osoa batera argitaratzen den aurreneko aldia hauxe dugu ordea.

Bestalde, Axular-en lan honek betidanik jaso duen begirune filologikoaren frogatzat gogora dezagun hiruzpalau aldizkaritan puskak argitaratu izan direla, eta beronen inguruan 50tik gora artikulu idatzi direla. 1954 urtean Manuel Lekuonaren ardurapean Euskaltzaindiak argitara eman zuen laugarren argitaraldiak ordurarteko nahasketa asko garbitu zituen, eta gerora Villasante jaunak Sarako apaizaren liburuaz egindako ikerketen eta argitaraldien ondoren bazirudien “Guero”ren argitalpenaz ezer berri gutxi egin zitekeela. Fakzimil hau argitaratzea zegoen eginkizun, baina, eta hemendik aurrera filologiako ikasleek zein gainerako euskatzaleek ez dute zertan fotokopiaz baliatu behar izango lehenengoz 1643an argitaratutako liburu honen gozatzeko.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak