kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Desiriko alegiak / Luigi Anselmi / Pamiela, 1988

Desiriko alegiak Josu Landa / Argia, 1989-04-16

Euskal literaturako egile anonimoenak bigarren poema-liburua ekarri zigun urte berriarekin. Berandu bada ere, kasu egin diezaiogun. Hiria deserri gisa sentitzen duen poeta baten unibertso sinbolikoa ageri da “Desiriko alegiak”en. Egile beraren “Zoo ilogikoa”rekin alderatuz gero, oraingo honetan Anselmi poeta klasikoaren kontzepziora itzuli dela dirudi. Hirian errotu ezinean dagoen poeta kontenplatibo gisa deskubritzen zaio egilea irakurleari. Eta kontenplatiboa diogu, sarritan naturari buruzko poeten tradizioan ageri delako liburu honen poesia. Hiriaz ari da, baina poesia urbanorik egin nahi izan gabe. Ezta urrundik ere. Tradizional eta estonagarri aldi berean kausitu dugu Luigi berri hau. Beharbada Luis idazle-pertsonak asko sufrituko du, baina oraingo Luigi poeta honi sufritu gabekoaren planta igertzen diogu.

Egileak berak ematen digu egin nahi zuenaren giltzarria. Hiria irtenbide aurkigaitza duen laberinto modura aurkezten zaigu, baina hasieran berak aitortzen digu bezala, “hiriak duen irteera bakarra gaua da”. Gaua, naturako elemenduak eta animaliak dira unibertso horren populadore bakarrak, eta guztien erdian poeta. Liburuak gogoeta horien inguruan iristen du osotasuna, eta horri eritzi diogu lorpen handiena, nahiz eta liburuaren bukaera aldera dauden poemak osotasun horretatik oso kanpo gelditzen diren.

Liburuaren hornidurak, bestalde, ez du edukiarekin zerikusi handirik. Urrutia Kaporen marrazkiak zoragarriak iruditu zaizkigu, baina berorietan antzeman dugun hiriaren eta gauaren ikuspegiak apenas loturarik duen poemetan dagoenarekin. Azkenik, zita ugarien bidez ematen den hornidura erudiziozkoak sujeritzen duena eta ostera poemotan topatzen dena ez dira behar bezainbat pareko.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak