« Ez ei dugun kritika horren bila | Guero »
Oraiko olerki sorta-bat / Askoren artean / Euskal Herriko Kultur Etxea, 1988
Oraiko olerki sorta-bat Josu Landa / Argia, 1989-03-26
XX. mendeko euskal olerki ederrenen antologia moduko bat izan nahi du, euskaraz eta frantsesez, “Oraiko olerki sorta-bat” liburu bitxiak. Argitaratu duen Baionako Kultur Etxeko zuzendari den Dominique Burucoa-ren eritzian ez da sekula hainbat euskal olerki frantseserat itzuli. Euskaldunen ezagutarazteko bide on bat izan daitekeela eritzi dio.
Liburuaren atarian, Henri Grenet, Baionako alkate eta Kontseilu Orokorreko Lehendakariaren hitzaurrea: “Eskutartean daukazun liburua, lan ikaragarri baten frutua da. Halabaina, Euskal Herriko Kultur Etxeko talde profesionalak, behar ziren ikerketak egiten eta itzulpenak txukuntzen, urteak eman ditu! Liburu hau, euskal kulturaren zerbitzurako ezin aski estimatuzko tresna bat da eta honen balioa, ez du inork ukatzen ahalko! Ondarearen aberastasunaz espantu egitea ez da aski. Froga baten ekartzea hobe da, haren jasta erazteko nahikariarekin. Hona hemen, asmo horren lekukotasunik ederrena. Gure eskerrona merezi du”.
Horrekin batera Txomin Peillenen aintzin-solasa ere ageri zaigu liburuan. Interesgarria frantsesez irakurriko ez duten euskaldunentzat (hegoaldekoentzat alegia): “Nahiz ahaleginak egin, olerki gehienen itzultzaileak ez ditu, frantsesez, obra horien aberastasun asko eman: aliteraketa, barren neurriak, asonantziak, hitz jokuak, tropoak. Agian erdaldunek idazlan horiek ez badituzte behar haina onesten itzultzaileen erruz eta mugaz izanen da”.
Azkenik, interesgarri benetan Elena Touyarouk eskaintzen dizkigun argibideak olerkiak landu dituen talde eta haien hautapenerako erizpideei buruz. Ez dira beti honelakoak eskaintzen.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez