« Ezeren zain | Hitzen bila »
Metamorfosiak / Ovidio / Erein, 2001
Maitasun kontuetan errege Jose Luis Padron / Zabalik, 2001-10-13
“Maitasun kontuetan inoiz izan den poetarik fin eta estimatuena izan zen Ovidio (K.a.43-K.o.17)” esan du Juan Kruz Igerabidek, Metamorfosiaken euskaratzaileak. K.o. 8. urtean Augusto enperadoreak erbestera bidali zuen, Itsaso Beltzaren ertzera (gaur egun Errumania), eta haren liburuak liburutegi publikoetatik kentzeko agindu zuen. Maitasun kontuetan, Ovidiok izan du azken hitza mende luzez: Remedia amoris (Maitasunerako erremedioa) eta Ars Amatoria (Maite Bidea). Metamorfosiak liburua da egilearen lanik bikainena.
Haurtzarotik hasi eta kulturaren gaztaro eta heldutasuneraino Mendebaldeak gorde dituen istorioak dira Ovidiok liburu honetan jasotakoak. “Gure barne-iruditegiko biblia txikia da liburua: mundu klasikoaren ondarea gaur-gaurko irakurleari eskainia. Ovidioren liburuan sartzeko modu erraz eta atsegina”, goraipatu dute Ereineko arduradunek.
Nartzisoz, bere buruaz maitemindu zen pertsonaiaz, ari zaigu liburu eder honetan; baita bere artelanaz maitemindu zen Pigmalionez ere. Dedalo eta Ikaro aita-semeak ere, eguzkipean irudikatuak, aipatzen ditu. Bata, hegalak galdurik eta itsasoak irentsi zain, aitari deika; bestea, “Ikaro! Ikaro!” oihukatuz, uraren gainean semearen luma batzuk bistaratu arte.
Maitale mitiko haien istorioak: Orfeo kantari paregabearen eta Euridize maitearen artekoak, Teseo eta Ariadnarenak, Jason eta Medearenak. Maiteminak eta atsekabeak.
Juan Kruz Igerabide Adunan jaio zen 1956an, eta han bizi da. Maisu ikasketak egin eta irakasle ibilia da zenbait herritan. Filologia ikasketak egin, eta Euskal Filologian doktoretza egin zuen. Batxilergoko irakasle urte batzuetan ibili eta gero, gaur egun EHUko irakasle da, Euskal Filologia sailean. Itzulpen anitz egin du euskarara, bai haur literaturan bai helduenean. Literaturari buruzko zenbait ikerketa ere burutu ditu, batik bat haur literatura arloan. Haurrentzako liburu asko idatzi du, gehienak ipuinak; bere lehen haur-liburua Begininiaren poemak izan zen (Erein, 1992), eta geroztik zenbait liburu idatzi du arlo horretan. Bere azken liburuetako batzuk hauetxek dira: Abraham (Erein, 1998; gazte literatura), Jonas eta hozkailu beldurtia (Aizkorri, 1998; haur literaturako Euskadi Saria), Hamabi galdera pianoari (Alberdania, 1999; gazte literatura), Helena eta arrastiria (Elkar 1999; gazte literatura) eta Botoi bat bezala (Anaya-Haritza, 1999, haur poesia).
Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe
Hasier Rekondo
Akabo
Laura Mintegi
Jon Jimenez
Akabo
Laura Mintegi
Asier Urkiza
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya
Nagore Fernandez
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Maddi Galdos Areta
Kuntzak eta kerak
Sara Uribe-Etxeberria
Jon Martin-Etxebeste
Hitzetik ortzira
Ana Urkiza
Mikel Asurmendi
Askatasun haizea
Javier Buces
Irati Majuelo
Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe
Ibon Egaña
Iragan atergabea
Julen Belamuno
Aiora Sampedro
Meditazioak
John Donne
Mikel Asurmendi
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Nagore Fernandez
Etiopia
Bernardo Atxaga
Asier Urkiza