« Filme laburren bilduma etxean ikusteko modua | Cristaubaren icasbidea edo Doctrina Cristiania »
Perla / John Steinbeck (Ruper Ordorika) / Elkar, 1988
Perla Dabid Zuazalde / Argia, 1988-04-17
Euskal literaturan, azken urteetan idatzi diren nobela gehienak eta ezagunenak nobela laburrak izan dira, eta genero horretan munduan zehar obra ezagunik baldin bada “Perla” litzateke ospetsuena, seguru asko, euskal itzulpenean 100 orrialde hartu dituen liburua.
Obra honi istorioaren indarrak ematen dio ospea, indarrak eta hunkigarritasunak.
Izan ere, miseria gorritik atera nahi duen arrantzalearen, emaztearen eta bien semetxoaren abentura odisea berri bat bait da. Familiaren eta maitasunaren indarrez gizarteko agintarien eta gaiztakeriaren kontra giza duintasunaren alde borrokatzen direnen parabola. Indar dramatiko izugarria hartzen du aldika eta barrenak hunkitzen dituen samurtasunez dago idatzia.
Mami eta azalaren arteko batasun efektua lortuz —literatur lan orok bete behar lukeen helburua— Steinbecken prosak estilo berezia du, koordinazioaren errepikapenak ematen dion erritmo goren hori. Honetan aipatzekoa da Ruper Ordorikaren ahalegina: esan digutenez, orain artean ezagutu ditugun erdal itzulpenek testua “hobetu” egiten zuten bere kasa, eta Ruperren euskal itzulpen hau berriz, askoz estuago atxekitzen omen zaio jatorrizkoari.
Egunero ez da nobel saridun bat euskaraz agertzen eta beraz poztu gaitezen.
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres