kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Arrotza / Albert Camus (Jose Mari Agirre) / Kriselu, 1986

Arrotza Dabid Zuazalde / Argia, 1988-03-20

Camusen .”L’etranger” ezagutzen duenak ez du guk esan beharrik izango nobela labur hau zein zirraragarria den, bere baitan zenbaiterainoko indarra daraman jakiteko. Ezagutzen ez zuenarentzat esana geratu da.

Albert Camus “pied noir” bat zen, Aljerian jaiotako frantsesa alegia, eta nobela hau ere bertan kokatuta dago. Hala ere, kasu honetan kokaerak axola gutxi, giroaren eragina hutsa izateaz gainera, hemen edonongo gizakiaren “trajedia” kontatzen bait zaigu. Edonoizkoa ere bai agian, baina horrek bestelako eztabaidagai batera eramango gintuzke, hau da, ea esistentzialismoa garai eta zirkunstantzia jakin batzuetako gizarte era baten fruitu den edota hortxe gauzatu arren gizakiaren berezko eta betiko arazo sakonak azalerazten dituen mugimendua.

Ez da gure asmoa ordea pentsaketan hastea, ez bada liburu hau aurkeztea. Aurkeztu eta gomendatzea. Izan ere, Camus esistentzialistaren obra hau euskaraz —eta edozein hizkuntzatan— irakur litekeen perlarik preziatuenetako bat da. Eta txukundadez itzulia gainera.

Halaz guztiz, itzulpenaz badago zeresanik. Hasteko, ez da berria orain urte batzuk egina baizik, eta “Kriselu”k erreskatatu egin bide du. Erreskatatzearekin batera ordea gaurkotzea ere egin bebar zuten, eta ez dute egin: Txato Agirrek itzuli zuen garaian euskara batuaren zenbait kontu erabaki gabe zegoen oraindik, eta orain aldaketa txiki batzuk egitea lan erraza izan arren errazago nonbait ezertaz arduratu gabe bere hartan uztea.

Bada beste kontu bat ere. Euskal argitalpen hau egile eskubideak eskatu gabe egina da. Katankunben sasoian genbiltzanean ulertzeko eta bidezko ziren pirateo hauek baina normalizazioruntz jo nahi dugun honetan ez dirudi jokaera zuzenena, eta are gutxiago beste euskal argitaletxe batek eskubide horiek ordaindurik zituela, ziurtatu digutenez. Horrenbeste jakin beharko luke besteentzako salaketa ahoberoak hitzetik hortzera darabiltzan horrek.

Dena den, irakurleari ez zaizkio axola halako hikamikak, eta horrek gainera ez du ezertarako iluntzen liburuaren balioa.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak