kritiken hemeroteka

8.693 kritika

« | »

Bihotz apala / Gustave Flaubert (Karlos Santisteban) / Kriselu, 1988

Bihotz apala Xabier Mendiguren / Argia, 1988-01-31

Flaubert haundiak, ospe eta itzala bereganatu zuten nobela ezagunez gainera, Trois contes ere idatzi zuen, “Hiru ipuin” alegia, eta horietako lehena euskaraturik ekarri digute esku artera, Un coeur simple edo “Bihotz apala” delako hau.

Protagonista, Felicité izeneko neskame bihotz apal, zintzo eta langilea; gaia, haren maitasun istorioa. Halabaina, ez dizuegu pasadizoa kontatuko. Nahikoa bedi egilearen garantia maisulana dugula jakiteko. Dena dela, itzulpenari buruz, txukun antxean idatzia izan arren, Flauberten prosa dotorearen mailara iristeko askotxo falta zaiola esan behar.

Beste ohar bat ere egin nahi nuke, baina hau Kriseluri ezezik, itzulpenak argitaratzen dituzten beste argitaletxe guztietara ere zabal liteke. Egile ezagunen baten lanak itzultzen hasi eta erakusgarritxo bat besterik ez ateratzeko joera haundia dago. “Hiru ipuin” hauek adibidez, aise eman zitezkeen 100 orritan. Beste hamaika kasu badago. Arrazoia ere begibistakoa da, itzulpenak argitaratzearen produzio garestiagoa izateaz gain gutxiago saltzen baita. Honetan nik benetan uste dut administrazioak laguntzeko moduren bat pentsatu beharko lukeela.

Azken kritikak

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Irati Majuelo

Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette

Aritz Galarraga

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Joxe Aldasoro

Akabo
Laura Mintegi

Mikel Asurmendi

Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Nagore Fernandez

Barazkijalea
Han Kang

Maialen Sobrino Lopez

Beste urte batez
Samira Azzam

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Ulhaintsaren negarra
Jon Garmendia

Aiora Sampedro

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Irati Majuelo

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Aiora Sampedro

Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Esne berriketan
Uxue Alberdi

Mikel Asurmendi

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

Hedabideak