« Lizardi: kazetari lanak | Gauzak »
Betiko Biak / Alfonso R. Castelao (Ramon Etxezarreta) / Susa, 1986
Bi gizajoen gora-beherak Mikel Mendizabal / Argia, 1987-03-15
Lehengo astean argitaratu berri zigun Susa aldizkariak Castelaoren nobela bakarra. Bere literatura obra gehienetan bezala, kutsu politikoa ez zaio falta nobela honi, honetan berriz pixkat nabariagoa izanik. Hau ez da harritzekoa kontuan izanik garai hartako egoera; Galizako herri konzientziaren sorrera hain zuzen. Honela Castelaoren eginkizun gehienetan, marrazkigintzan adibidez, autorearen lurra dugu gai nagusia.
Rañolas eta Pedriño, bi pertsonaia galiziar ditugu, bertako herri txiki batean jaio direnak. Autoreak pertsonaia bitxi hauen bidez, bizitzaren oinarrizko azterketa bat egiten digu: Bertako gora-beherak, momentu latzak…, Pedriño, bere izebarekin bizi den mutikoa dugu. Hau, bere senidearengandik babestuegia izateagatik edo, pixkana-pixkana, bere fakultate intelektualak suntsitzen doaz, bere zeregin guztia janariaren lortzean bakar-bakarrik dedikatuz. Ez zaio ordea berdina gertatzen Rañolas lagun minari. Honen egoera familiarra latzagoa dugu oraindik, eta horretaz aparte, hankak elbarriak ditu mutiko honek. Honen indar guztia berriz, buruan topatzen da, bizitzak erakutsi bait dio bere egoera latzarekin, garunan “turboa” jartzea derrigorrezkoa duela. Egoera larri hau dela medio, bi mutikoak elkarrenganako adiskidetasun gogor eta bikaina lortzen dute, bata besteari falta zaizkien ezaugarriak ordeztuz.
Bi lagunak gaztaroan sartzean, hastantzeko garaia iritsi zaie eta hemen gauzak larritzen joango zaizkie. Bere izebaren nahia bete nahirik bata, apaizgai sartzen dute. Honek ordea ez du gehiegi balio ikaskuntzarako, batez ere bere adiskidearen laguntza bikainaren faltarekin. Egoera honetan, lagunen eta maixuaren trufak ugariak izango dira, gaztearen sikologia suntsituz. Alabaina, nepotismoaren eraginez, zenbait lanetatik bota eta humilatu ondoren, azkenean lantoki txiki batean topatzen diote lana. Erabat ezberdina dugu elbarriaren bizitza. Honek munduan zehar ibili ondoren, kultura eta filosofi bikaina garatzen du, zenbait urte ondoren bere burua anarkistatzat joz. Urte pila hastanduak izan ondoren, berriz ere azkenean elkartzen dira bi lagunak, bakoitza bere esperientzia eta egoera larriak kontatuz. Pedriño bizitza motel baten eredua dugu: lagunik ez, lanbidetik kaleratua… familiaren egoera da ordea gehiena kezkatzen duena: semearen errespeto falta, eta batez ere amagiarrebaren maltzurkeri izugarria. Pedriñok bere alaba eta emaztearengan topatzen du babes ttipi bakarra, hau ere ordea, handiegi ez izanik. Rañolasen egoera beti bezala ezberdina da. Bizitzak etengabe borrokatzen erakutsi dio, lana eta errespetoa non-nahi aurkitzen, afektibitate ezaren truke, bai noski.
Autoreak liburuan, bizitza honetan zoriontasuna ez topatzeko bi egoera aurkezten dizkigu. Bata, pertsona motz batena eta bestea, arazoa hau ondo gaindituz, fisikoki eta afektiboki gaizki jaio den batena. Liburuak hantza-ematen duenez, ez da bate erraza bi “gaitz” hauek gainditzea. Adiskidetasunaren gaia aztertzen du ere, betiko topikoarekin: egoera latz eta larrietan, jendea nahitaez elkartzen da. Jendearen edo gizartearen hankerkeria, jende txiro eta apalen mundu ikuspegia etabar. Castelao, gizarte xaloaren aldekoa agertzen zaigu momentu guztian, hau ez bakarrik ekonomiko mailan gauza orokorretan baizik: bere buruarengan ziurtasunik ez dutenak, jende motza, itsusia, karakter falta dutenak…
Atsegina dugu nobela hau. Kalitate literario handikoa ez bada, erraz pasatzen dira orrialdeak eta batez ere Castelaoren obra irakurtzez aparte, eguneroko bizitzaren gora-behera arruntak eskeintzen ditu, beste inongo nahirik gabe eta idazkera apal eta telegrafikoz idatzirik.
Bestalde, lan bikaina egin digu Urrestilako Ramon Etxezarretak. Hiztegi erotikoa egin ondoren, gai erabat ezberdina eskeintzen digu oraingo honetan.
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Maialen Sobrino Lopez
Palinpsestoa
Joxe Austin Arrieta
Asier Urkiza
Katona
Antxiñe Mendizabal Aranburu
Nagore Fernandez
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Paloma Rodriguez-Miñambres
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Mikel Asurmendi
Esker onak
Delphine De Vigan
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Enarak
Bernardo Atxaga
Irati Majuelo
Ez da erraza gizon on bat aurkitzea
Flannery O'Connor
Aritz Galarraga
Moebiusen ertzak
Garazi Kamio
Joxe Aldasoro
Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro
Mikel Asurmendi
Odola kantari
Unai Elorriaga
Asier Urkiza
Rosa Parks: Nire istorioa
Rosa Parks / Jim Haskins
Nagore Fernandez
Eguna hasteko olerkiak
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Mikel Asurmendi