kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Kazetari lanak / Xabier Lizardi / Erein, 1986

Lizardi: kazetari lanak Jon Kortazar / Eguna, 1987-03-12

Badira libururen batzuk lan handia eskatu ondoren, esker zabalik agertzen ez dutenak. Horrelakoa dugu eskuartean dugun hau. Lizardik garaiko aldizkarietan, han-hemen, sakabanaturik argitaratu zituen euskal eta erdal lanen bilduma dugu “Lizardi: kazetari lanak”. Horrez gainera L. Otaegi biltzaileak Lizardiganako duen liluraren ispilua ere bada.

Bilduma den aldetik, dudarik ez, Lizardirenolerkigintza ulertzeko eta sakontzeko iturri garbi bezala estimatzen dut liburua. Olerkigintza hau kontestuz eta erreferentziz osotzen duen neurrian, hartzen du bere balioa lanak. Beste meritu askoren artean bat aipatuko nuke, duda gabe: Lizardiren olerti-kontzeptuen agerpena. Ezagutzen genituen Lizardik poesiari buruz zituen usteak, baina “El poeta” bezalako artikuluek gure ezagumena zabal eta sakon bihurtzen du. Era berean gerra-aurreko literatur-eztabaiden inguruan berri aberatsak ematen ditu. Gizon baten pentsakizunaren bizitze bildurik dago liburu honetan. Euskarari buruzkoak eta izkimirei buruzkoak. Gizarte bat, Europako bideetatik abiarazi nahi zuen gizon baten asmoa, Euskal Herria Kultura eta Industria aurrerapenetan bultzatu nahi zuen intelektualaren ikuspegia, Ortegaren itzaletan mundu eder eta etikoa nahi zuen olerkariaren ametsa eskeintzen dizkigu liburuak. Biltzailearen lana askotan izango zen mikatza eta nekeza. Baina eskuzabaltasunaren adierazgarri ere. Ez zuen L. Otaegik artikuluak biltzerakoan eta kopiatzerakoan besteok irakurtzerakoan sentitzen duguna sentituko. Berari esker, ordea, erraz eskura ditzakegu, bestela lan askoren ondoren ikus genezakeen liburutegi eta artxibuetan. Lan nekagarri eta ongi ordainduko ez dugun honek akats txiki bi ditu, nik uste. Zalantza eta guzti, Lauxetaren artikulu bat poliki-poliki irazi zaiola; eta hitzaurrean gogo handi gabe ikusten dela biltzailearen burua. Artikuluek ikaragarrizko informazioa ematen dutelako, zerbait gehiago espero genezakeen hitzaurrean. Agian Lizardi gehiago eta Aitzol guttiago espero genuen. Lan borobilagoa, labur geratu den hau. L. Otaegiren aukera izan da, eta errespetagarria bada ere, prestatzen ari den lanak emango digu hitzaurre honek baino hobeki, L. Otaegiren jakinduriaren neurri zehatzagoa.

Eguna, 87-03-12



www.susa-literatura.eus



Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak