kritiken hemeroteka

8.475 kritika

« | »

Beldur naiz / Patxi Ezkiaga Lasa / Euskaltzaindia / Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1985

Beldur naiz Iñaki Camino / Argia, 1986-02-23

Patxi Ezkiagaren olerkiak irakurri ahala, bi sentsazio datozkio irakurleari batera: bata, irakurtzen ari den olerkiak duela 5 edo 10 urte egindakoak izan daitezkeela; bestea, beren egilea 30 urteen langa pasea izatearena. Ia poesia gehiena 30 urtez beherako jendeak egiten duen herri honetan, ez da ohizkoa halako olerki-liburuak kaleratzea, eta hau ere, sariketa baten bidez dator, Arrese Beitia 84-ren irabazle izan bait zen Ezkiaga.

Poemak irakurtzen hasiz gero, sarri antzematen da beren atzean badela poetatik zerbait duen norbait, argiago esateko, Patxi Ezkiaga, poeta agertu zaigu liburu honetan, orain modan ez dauden poemak egiten dituen poeta, egungo irakurle jende gazteak oso gogozko izango ez duena, baina dudarik gabe, poema askotan barna, bere findasuna nabarmen laga duena.

Denboraren joana etetea

“denbora iheskorraren zumardiari

kendu dizkiot

arimako erlojuaren

segunduen taupadak”

baldin bada, eta loreak eguzkitan egotea

“Izutiki lapurtzen zioten

eguzkiari

egunsentiaren

begirada totela?”

baldin bada, hor atzean poeta bat dago. Natura, denbora, maitasuna, mendia e.a. azaltzen zaizkigu.

Guzti honek ez du esan nahi liburuan barrena erdipurdiko olerkirik ageri ez denik, bai baitira halakoak ale batzu, eta hori ere esatekoa da, batzu nabarmen kaxkarrak dira ta. Dena den, batak bestea kentzen ez duenez, Ezkiagak gehiago eman dezakeen poeta dela erakutsi du gaurko modetan kabitzen ez den liburu honekin.

Azken kritikak

Zero
Aitor Zuberogoitia

Amaia Alvarez Uria

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Aiora Sampedro

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Mikel Asurmendi

Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez

Jon Jimenez

Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi

Asier Urkiza

Barrengaizto
Beatrice Salvioni

Nagore Fernandez

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi

Mikel Asurmendi

Haize beltza
Amaiur Epher

Jon Jimenez

Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola

Asier Urkiza

Girgileria
Juana Dolores

Nagore Fernandez

Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin

Aritz Galarraga

Teatro-lanak
Rosvita

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

Hedabideak