« Jonas Poisson | Orhiko mendirantz urratsez urrats »
Mirande eta kristautasuna / Joxe Azurmendi / GAK, 1978
Mirande eta kristautasuna Mikel Antza / Susa, 1986-04
Saiakera edo saiogintza krisian dagoela, errentagarritasun eza dela eta… (horretan antzerkia eta poesiaren ahaide), garai batean dexente eta modu onean landutako literatur mota genuen. Horren lekuko gisa Azurmendiren hau genuke. Idazle honen beste lan batzuk izan zuten oihartzunik ez du izan saio interesgarri honek (agian argitara eman zen garaian Mirande berreskuratu gabe genuelako…).
Oraindik ere ez dugu behar den moduan berreskuratu, hitzez eta pitzez ez bada, insignia gisa, eta lagunekin dotore gelditzeko ez bada. Horregatik (eta oraintsu irakurri dudalako) iruditu zait interesgarri Azurmendiren lan hau berreskuratzea.
Azurmendik kristautasuna hartu zuen aitzaki gisa Mirande den hezur zurrun horri kosk egiteko orduan. Aitzaki gisa diot, zeren eta argi agertzen baita horixe izan zela; hastapenean eta amaieran egiten dizkio egileak erreferentziak gai horri, baina tartean, gaiak ihes egiten dio eta zabalkiago aztertzen ere. Miranderen inguruan sortutako mamuak desmitifikatzeari ekiten dio, horretarako bere idazlanak kontraste gisa hartuz. Mirandegan biltzen ziren kontradikzioak azaltzen ditu, askotan eztabaidagarri diren hipotesi edo aterabideak agertuz. Baina, agian horrexegatik da interesgarri lan hau, norbere buruari galderak egitera behartzen duelako, eta zalantza piloa planteatzen duelako.
Hain modu kaskarrean modan jarri zaigun Miranderen lan zabal baten esperoan (Arestiren kasuan bezala Lan guztiak argitaratzearen zain gaude), Azurmendiren hau, nik ezagutzen ditudanen artean, egin den lan zuzenena iruditzen zait, desmitifikatzaile eta kilikagarri.
Mirande, bere produkzio ez oso oparoa eta guzti, harrobi aberatsa dugu, biografia baten zain dagoena (ez biografia nobelatua mesedez!) eta esan bezala bere lan guztien argitalpen ez-dispertso baten zain dagoena beste hizkuntzetan idatzitakoak barne).
Ez zaizu izango oso erraza liburu hau topatzea, eta agian horrexegatik ez legoke gaizki berrargitalpen bat egitea. Hori bai, bibliografia bat erantsiz eta liburuan zehar erabili diren iturrien argibideak emanez, hori baita Azurmendiren lanak duen errurik nagusiena: gaiaren antolaketa.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi