« Iturralde ipui tradizionalen bidean | Mirande eta kristautasuna »
Jonas Poisson / Iñigo Aranbarri / Susa, 1986
Jonas Poisson Iñaki Camino / Argia, 1986-02-23
Interpretazio desberdin ugari sor dezaketen olerkiak ditugu Iñigo Aranbarri azkoitiarraren hauek, eta hori, desberdin baino ia ia kontrakoak ekar ditzaketelako diogu. Zenbaitek usteko dute liburu honek ez duela deus esaten, efektu lexiko eta semantiko ederrez bilbatutako olerki multzoa baino ez dela, exotikoa eta nahi den guztia, baina ezer guti esaten duena. Poetak gai bat hartzen du, gai horrek zeozer subjetiboa iradokitzen dio, arrazoi subjetibo batzurengatik beste irudi edo gertaera batzu lotzen dizkio eta poema egin, duela usteko dute irakurle askok.
Hortatik bada zerbait egia dena, baina kontuz, liburu hau imajin ederreko multzoa baino gehiago baita. Poesia azken batean interpretazio anitzetara kondenatua dago aldez aurretik. Guk, poema hauei majina bat amesbide eta irtenbide ikusten dizkiogu, irakurleak olerkietan esaten dena sinistea du, eta konturatuko da nola, bertako asko errealitatea edota errealitatearen ikuspegi berri bat den, bai, hori, ikuspegi bat, ez ikuspegia. “Besterik gordetzerik ez zenez, ogizaleak doberman hilak biltzen hasi ziren zelofan urdinetan autobusak semaforotan urtzen ziren artean”. Nik egia esan, ez dut batere gaizki pasa olerki hauek irakurtzen, eta pazientzia eta irudimen pitta bat ipini nahi duen irakurleak segur du gozatzea, leiho egokia baita horretarako Aranbarriren poesia.
Pako Aristik liburuaren hitzaurre oso on batean, poemok zinearekin eta Testamendu Zaharrarekin duten loturaz hitz egiten digu, historiarekin jostatzen diren poema kotidiano hauen estilo kosmopolitan Grezia eta beste hamaika gai zahar nola tartekatzen diren azalduz.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi