« Ataño ipui zaharrekin bueltaka | Beldur naiz »
Pic-nic zuen arbasoekin / Joxemari Iturralde / Erein, 1985
Iturralde ipui tradizionalen bidean Iñaki Camino / Argia, 1986-02-16
Lan handia egiten ari da Joxemari Iturralde azken honetan. “Dudular” atera zuen duela bi urte, eta “Nafarroako Artizarra” iaz. Aurtengoan, ipui bilduma jori hau dakarkigu. Narradore gutxi ari dira egun Euskal Herrian Iturralderen abailean.
Halako ipui-bildumak galdu samar uzten du bat aipamena egin beharreko orduan hain izaki luzea gaien zerrenda. Esan dezagun 19 direla ipuiak, gehienak 10 bat orrialdetakoak, baina badira ere 30ekoak bezala 2koak.
“Arbaso” hitza aitatzen du izenburuan Iturraldek, eta honetaz zerbait esan liteke. Iturralderen ipuigintza, liburu honetan behinepehin, arbasoek erakutsi legeen sarean ehundakoa da, tradizionala, gaur egun hain ohizko diren teknika narratiba “kasikan zahartu” berri horietatik urrun dagoena, gauzak gure zaharrek kontatzen zituzten bezala adieraziak, estruktura sikologistetatik aldendurik, ahozko literaturaren linealtasunean emana, Beste ezagugarri bat, ipuiaren azkenak duen garrantzi eskasa da, ezpaitator kolperik azken orrialdean, ipui askotako bukaerek ez dute tentsioaren bidea goraka eramaten, momentua gozatzen baita Iturralderen narrazioan, ez gauzka bukaeraren zai, ipuiko pasarteetan ez dira gehiegi nabarmentzen batzu besteen gainetik. Pertsonaiak ere, ipui tradizionaletan bezala, ez dira askeak, idazlearen eskutik doaz, ez dute nobela modernoan duten askatasun hori, ez dira berak istorioa kontatzen digutenak. Narrazioaren gozamena opaltzen digu Iturraldek, pertsonaia batzu osatzen ditu. deskribitu eta martxan jartzen ditu, eta pertsonaia horiek ulertzera iristen garenean, bukatu egiten da ipuia, maiz irazkia bera atxakia gertatuz, irazki faltsua askotan, momentuko narrazioak baitu garrantzia, eta ez bukaerak. Ipui tradizionaleko fabula ezinbestekoari muzin egiten dio Iturraldek behin baino gehiagotan.
Gaiak askotarikoak ditugu: badira Erdi Aroan kokaturikako zaldun-kontuak; gerrara joan nahi ez duelako ihesi egiten duen soldaduarena; gutunen atzerapen eta nahastekatzeak ekarritako egoera larria ageri digutenak, Melillan soldaduska egiten ari diren esukaldun batzu izaki protagonista, muga pasatzen duen euskaldun iheslariarena; ilunpetan sekulako gaiztakeriak egiten dituen mutiko gupidagabeenak; itsasoan errati doazen marinel madarikatuak; Polonian barrendari dabiltzan emakume ederrak; ofizinista etsiak; Kattalin Erausoren eta bere maitalearen irratsen gibeletik dabiltzanenak; Euskal Herriko emakume burrukalari batzuren egun pare batean gertatutako kontraesan eta larriuneak Lebante aldera egindako txangoan eta beste asko.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez