kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Eltzaorra / Salbador Zapirain "Ataño" / Auspoa, 1985

Ataño ipui zaharrekin bueltaka Iñaki Camino / Argia, 1986-02-09

Herri-kontaerak egun duen idazlerik behinena ageri zaigu Ataño, txarraka-txarraka, bere emana ugaltzen ari dena. Orain artean, biografiaren eta herri tradiziotik ateratako narrazio asmatuaren arrastoan aise zebilenak, asmamenezko beste saioa egin du “Eltzaorra” izeneko honekin. Eltzaorra, askok ez bait duzue jakingo, egundoko zarata ateratzen duen eltzezarra da, zanbonba esango genukeena edo.

Neurri batean, “Txori” izeneko liburuarekin antza handia du gai batzuren aldetik (kontrabandoa esate batera), pertsonaien erabileraren aldetik eta moralaren aldetik. Hizkuntzaren arloan, iduri luke Atañok orain arte hartutako jokabideari oraindik ere estuago heldu nahi diola. Aurretik idatziak zeuzkan liburuetan ageri zen hizkuntz-jatortasuna, freskura, bizitasuna eta zuzentasuna areagotu egin dira honetan. Hainbesteko garrantzia hizkuntzak, kasuren batzutan, narrazioaren hariari nagusitu egiten zaiola. Guzti hau, Atañoren narraziogintzan euskarak duen inportantziagatik besterik ez diot.

Atañoren saio hau bera gaztetxo zela aditutako hiru ipuien loturaren bidez egina da. Aurreneko ipuia, herriz herri burruka-apustuak egiten aritzen den Dardar izeneko baten ibilerak ditugu. Euskal Herrian bere sasoia erakutsi ta geto, Aragoira doa azkonarroak baino zorrotzagoko azkazalak dauzkan batekin neurtzera. Giro guzti honetan bada gizandi luze segaila, dena ondotik segitzen duena, burrukalari amorratua, baina indarrak eskasean dauzkana. Bigarren ipuiarekiko lotura gizandi honek egiten du zilegi, bigarrenean bera izango baita Dardar izeneko burrukalari zintzoarekin batera protagonista nagusi. Bigarren ipui hau, fantesiaz betea da, herriaren ahotan hain maiz entzuten diren sorginkerizko horietakoa. Mendian gora beldurgarrizko hots gaiztoak aditzen dira gau ta egun. Animaliak haizatu, pare bat neskatx gazte hil ikaraz eta halakoak. Kontua da, bigarren honek duen ikara eta sorginkeria giroa ez dela ongi, ene ustetan, aurreneko ipuiarekin lotzen, eta irrealtasun apurra sumatzen dela kontakizunaren osotasunean. Bigarren herri-tradizioko ipui hori beldurra sortzekoa da, eta ez dira aurrenekoa eta bigarrena ederki alkarri egokitzen, beren tratamendua eta beren gaia aski independienteak baitira.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak