« Ataño ipui zaharrekin bueltaka | Beldur naiz »
Mugarrien garraioan / Rafa Egiguren / Susa, 1986
Mugarrien garraioan Iñaki Camino / Argia, 1986-02-16
Ez da Rafa Egigurenen lehen poesi-liburua, lehendik ere badu gehiago. Irakurketaren ondoren, hauek dira esatekoak: oso liburu motza dela, apenas dauzkala 32 bat olerki. Gaiaren aldetik, ispilu eta pelotarienganako grina erakutsi duela poetak, berauek baitira makina olerkitan azaltzen diren konstanteak. Zenbaitetan poesia hotz eta mentalaren aldeko apustua egiten du idazleak, adimenezko saio bilakatzeraino. Jakina da poesiak ere badituela bere mugak, baita edozer gauza izan daitekeela poesia, baina ez dago hain garbi edozein gauza argitara eman daitekeenik. Rafa Egigurenen azken lan hau poesiari asko nahi dion jendearentzat dela iruditzen zait, irakurle asko ez baitu beteko, ni bete ez nauen bezala. Dena den, azkeneko partean ageri diren olerkiek besteek baino gehiago merezi dute.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi