« “E molto pericoloso” | Marx Althhousser-en arabera »
Alaba / Gotzon Garate / Elkar, 1984
Alaba Iñaki Camino / Argia, 1985-01-13
Ez da urterik pasatzen Gotzon Garatek nobela atera gabe. Oraingo hau, azken guztiak bezala poliziakoa eta beltza da. Motz, eta soila, arteko gehienak bezala. Ezin ahaztu gainera ongi saltzen den nobela dela Garaterena.
Handiki familia batean neska falta dute, eta detektibe sekreto bati deitzen aitak. Detektibea berehala hasiko da neskaren arrastoaren gibeletik lanean. Neska, bere aita gartzelara bost urtetarako bidali zuen beste handiki batekin omen dago, droga kontutan ere ezaguna den batekin. Zertzelada guztiek, neska ondamu bila ari dela dioskute, baina azkenean gauzak oso bestela gertatzen dira. Ez da nobela poliziako lardaskatua, bere luzelaburrerak ez bait du honelakorik zilegi egiten, giltzarri gutxikoa da, ez horregatik aspergarria.
Ia ia topiko ustel hihurtzen ari bada ere. Garateren hizkera aipatu beharrekoa da. Elaberri honetan, besteetan baino hitz ekialde usaineko gehiago sartu du. Hitzaurrean dioenarekin badu, naski, zerikusirik honek. Baina, hizkera garbia eta dotorea duen arren, estilo poetikoaren antzeko zerbaiten bila dabilela ematen du batzutan, eta ezin ahantz daiteke Garate poeta baino, nobelista dela, eta olerti kontutan trebetasun falta nabaria duela. Azken iritzi hau, Garateren lanetan olertirako goimina igerri dudan honena da, eta ez da hori bere fuertea ene ustez.
Bukatzeko eta elaberriari zuzenago eutsiz, “Izurri berria”ren gaiarekin antza handixea duela esatea besterik ez.
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Asier Urkiza
Eresia
Goiatz Labandibar
Nagore Fernandez
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Borrero txiki bat
Xabier Mendiguren
Mikel Asurmendi
Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Jon Jimenez
Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala-Sa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Profilak (Mugetan barrena)
Amaia Iturbide
Paloma Rodriguez-Miñambres
Paradisuaren kanpoko aldeak
Bernardo Atxaga
Mikel Asurmendi
Iragan atergabea
Julen Belamuno
Asier Urkiza
Paziente isila
Alex Michaelides
Nagore Fernandez
Eromenaren laudorioa
Erasmo Rotterdamgoa
Aritz Galarraga
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Mikel Asurmendi
Olatuak sutzen direnean
Haritz Larrañaga
Jon Jimenez
Amaieratik hasi
Naia Torrealdai Mandaluniz
Amaia Alvarez Uria