« Demonioan munduan | Abentura, misterioa »
Deabruaren hiztegia / Ambrose Bierce (Xabier Olarra Lizaso) / Ibaizabal, 2000
Deabruaren hiztegia Javier Rojo / El Correo, 2001-08-29
Ambrose Bierce idazle bitxia da. 1842an jaio zen Estatu Batuetan. Eta 1914an desagertu zen Mexikon, halako zirkustantziatan non idazlea nobela baten pertsonaia bihurtuko baitzen Carlos Fuentesek idatzitako “Gringo viejo”-n. Euskaraz agertu den liburua, “Deabruaren hiztegia” izenburua duena, ere lan bitxia dela esan daiteke, eta nago, euskal irakurle askok honelako literaturari erakusten dion atxikimendua ikusita, arrakasta handikoa izan daitekeela gure artean. Liburuak, izenburuak dioenez, hiztegiaren itxura dauka. Aipatzen dituen hitz bakoitzaren ondoan, hiztegietan egin ohi den bezala, definiziotxo bat agertzen da batzuetan, bestetan definizio hori osatzeko edota ordezkatzeko poema edo bertso batzuk zein istorioren bat ere ager daitezke. Tonua, idazleari ospea eman dion tonua, zinikoa da eta, lotsak eta beldurrak alde batera utzita, bere garaiko gizartean ikusten dituenak kritikatzen ditu. Denak pairatuko du (barka topikoa) bere luma zorrotzaren eztena, batere politikoki-zuzena ez den tonu horretan: politika eta politikariak, gizarte ohiturak, emakumeak, idazleak… Hipokresia jorratzeko ahalegin bikaina, gauza bat bakarrik falta duena: idazleak bere burua ere kritikaren xedetzat hartzea.
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Mikel Asurmendi
Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez
Jon Jimenez
Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi
Asier Urkiza
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Nagore Fernandez
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Aiora Sampedro
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Asier Urkiza
Girgileria
Juana Dolores
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
Amaia Alvarez Uria