« Azken bidaia | Deabruaren hiztegia »
Zazpi demonioen bidaia / Manuel Mujica Lainez (Joxe Migel Esnaola) / Ibaizabal, 1998
Demonioan munduan Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-08-25
Bere garaian, liburua argitaratu berria zenean, ez nion erreparatu; esan nahi dut ez niola garrantzirik eman eta arrazoi askorengatik gainera. Manuel Mujica Lainez pixka bat ezagututa, batez ere “Bomarzo” irakurrita, ez nuen uste “Zazpi Demonioen Bidaia” hau haren mailakoa zenik. Hori gertatzen da idazle handiekin, ezagunak izaten dira ez idatzi dituzten liburu guztiengatik, baizik eta idatzitako baten batengatik eskuarki. Aitortu behar dut, horretan aurreiritzi askotxorekin jokatu izan dudala, ezjakintasunarekin batera. Bestetik eta aitorpen honi segida emanez, Mujica Lainezen barrokotasuna molestagarria zitzaidan neurri batez, irakurtzeko arazoak sortzeaz gainera, halako testuek adimen zorrotza eskatzen diote irakurleari, ezertaz jabe egingo bada, eta nola halakorik ez dugun beti izaten, gerorako aitzakiarekin atzeratzen eta atzeratzen joan nintzen irakurketa, pentsa ia 98tik gaur arte, eta azkenik, oporretako bizimodu aldaketak ekarri zuen berarekin bestelako testuak irakurtzeko beharra, eta horregatik hartu nuen demonioen bidaia aintzat eta ekin nion irakurtzeari, eta esan behar berehala harrapatu ninduela testuak eta horrela aurrera nindoan neurrian gero eta penatuago nengoen, gero eta bukatzeko gutxiago geratzen baitzitzaidan. Halaxe da bai.
Testu dotorea da, Mujica Lainezen gehienak bezala, landua eta aberatsa bai hitzetan bai irudietan. Testua gainera ironikoa da, dibertigarria. Demonioen bidaia barrokoa, finean, infernutik mundura, demonioetako bakoitzak bere ahalmena erakuts dezan.
Lortzen dute demoniook, ez uste bezain erraz, harrokeria, zekenkeria, bekaizkeria, sabelkeria edo guleria, hira, lizunkeria, nagikeria eta beste keria asko, munduan barrena zabaltzea, neurri batez bederen; edo behintzat lortzen dute lehen zeuden baino zabalduago uztea beraiek.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi