« Helmuga bila | Demonioan munduan »
SPrako tranbia / Unai Elorriaga / Elkar, 2001
Azken bidaia Javier Rojo / El Correo, 2001-08-22
“SPrako tranbia” Unai Elorriaga idazle gaztearen lehenengo nobela da, eta lortu duen emaitza ikusita, ez ahal da azkena izango. Pertsonaia bitxien saila aurkezten digu idazleak bere nobelan, xelebreak batzuetan, eromenaren mugetan daudenak bestetan. Eta guztiek, bizitzaren garai desberdinetan dauden arren, bidaia batean galduta egotearen inpresioa uzten diote irakurleari. Norabait heldu nahi bide dute, beraien helmuga non dagoen oso argi ez badute ere. Pertsonaia sail honetan batek merezi du aipamen berezia, Lucasek hain zuzen, istorio guztia beraren inguruan aritzen baita. Bizitzaren azken aldean dagoen agure honen buruan errealitatea, oroitzapenak, eta eromenak oroitzapentzat ematen dituenak (oroimena eta irudimena maila berean baitaude) nahasten dira, oraina, lehena eta izan zitekeena, denak bat izango balira bezala. Interes handiko nobela da Unai Elorriagaren liburu hau; izan ere, pertsonaiak eta hauek egiten dituztenak kontatzeaz gain, kontaeraren garrantziaz ere arduratu da idazlea, narrazio-maila desberdinak txandakatuz eta denboraren haria apurtuz aurrera eta atzerako saltoen bidez. Irakurleari, bere aldetik, zerbait eskatzen dio: osagai narratiboen ugaritasun horretan ordena bilatzea, alegia.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez