kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

A zer gaupasa! / M.A. Mintegi Larraza / Ibaizabal, 2000

Abentura, misterioa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-09-01

Migel Angel Mintegiri detektibe-eleberriak gustatzen zaizkio. Hori nabaria da, berak idatzi dituen eleberrien artean aipatu behar baita “Esker mila Marlowe” (1996) izenekoa, Philip Marloweri eta bere sortzaileari, Chandlerri alegia, omenaldi gisa idatzitako testua. Detektibe-eleberriak gustagarriak egiten dira (neuri ere izugarri gustatzen zaizkit) abenturaren ekarle baitira. Abentura urbanoak, hirietan gertatzen direnak, herrietan edo gertatzen direnen aldean arras ezberdinak. Gaur egun gerta daitezkeen abentura bakarrak hirietakoak dira, hirietako kale matazan sortu, biribildu eta amaitu egiten direnak. Abentura horietan gizakiak bere indarrak neurtzen ditu beste gizakiekin, inguru gaizto eta krudel batean. Detektibe-eleberrietan pertsonaiak sekulako garrantzia du, izan benetako detektibe edo detektibe sartu den abenturazalea berdin, bere inguruan uztartzen baitira abentura ez ezik, gainerako pertsonaiak, jira eta biran, nola planetak eguzkiaren inguruan. Pertsonaia gazte bat izan daiteke, edo gazte-koadrila bat. Aipatzen ari garen honetan gazte-koadrila bat aurkezten digu Migel Angel Mintegik. Kostaldeko herri batera joan dira, rock kontzertu bat ikustera, musika gau batez gozatzera hain zuzen, eta delako herri horretara iritsi bezain pronto koadrilako neska bat galdu egiten zaie, hobe esan itxura xelebredun gazte batzuekin joaten da, behartuta itxura denez. Koadrilakoek neska aurkitu behar dutela erabakitzen dute eta hor hasten da abentura. Generoko elementu guztiak ditu gazteentzako eleberri honek. Pertsonaiak berehala sailkatzen ditu egileak, itxura onekoak eta itxura txarrekoak, zintzoak eta gaiztoak alegia, baina giroa ondo deskribatuta dago, oro har: gazteak musika entzuteko irrikan, musikaren inguruko errituala…

Droga eta bere inguruan ibili ohi den mundua esaterako ez dakit beltzegi ez ote den azaltzen, aldez aurretik drogaren eragin gaiztoez gorde nahi bagintu bezala. Dena dela ondo irakurtzen da liburua eta une politak pasatzen laguntzen du. Abentura, misterioa.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak