« Poe-ren istorioak | Azkonaren Koilara bete hitz »
Deabruaren hiztegia / Ambrose Bierce (Xabier Olarra) / Ibaizabal, 2001
Ziniko baten hitzak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-07-14
Pelikula bat aipatuko dut gaiarekin zer ikusi zuzena duelako, noski. Gringo Viejo, Carlos Fuentesen izen bereko eleberrian oinarritua, non Gregory Peck ikus daitekeen, bere bizitzako azkeneko urteetan esango nuke, “gringo”arena egiten, Mexikoko Iraultza deitu izan dena pil-pilean jarrita dagoen garaian.
Gringoa gizon adintsua da, baina ez erabat zaharra, edo ez dirudi behintzat; gringoak ez du ezertan sinesten, Estatu Batuetatik etorri da Mexikora, baina ez du ezer berririk aurkitu han, gringoak mundu honetatik joan nahi du, abentura usainean; besterik ez.
Gregory Peck-ek pantailan bizia ematen dion gringoa, hain zuzen, Ambrose Bierce zen, Estatu Batuetan egon den (ez dakit benetan bizi ote zen, bizitzaren zentzurik osoenean) idazlerik bitxienetakoa. Idazleak, berez, bitziak eta xelebre samarrak diren lurraldean, Mark Twain esaterako, ez da meritu makala Ambrose Biercerena. Kazetari izan zen eta artikulu zorrotzak idazten zituen; ez alferrik zuen ongi irabazia “Mikatza” ezizena, mingotsaren fama ere bazuen kazetarien artean: errealitatearen alderik gozoenari jaramonik egin gabe, alde ilun zikin eta gazi-gozoa argitaratzeko grinagatik seguru asko. Ipuinak ere idatzi zituen, eta esan behar da jeneroak eman dituen ipuinik politenetakoak (pare bat behintzat bai) Biercek berak idatzitakoak direla. Ikus bestela gerra zibilari buruzkoak.
Baina euskaraz kaleratu dena bestelako lana da, euskaraz txukun eta dotore kaleratu dena, irakurtzen gozatzeko moduan hain zuzen, liburu bitxia da, jenero batean edo bestean sar ez daitekeena. Hiztegi moduan dago antolatuta, eta hiztegia ere bada, baina ifrentzutik begiratuta.
Hitzaren azpildurak aurkitu ondoren, hitzaren esanahiari gozotasun oro kendu ondoren, hitza eta esanahia geratzen diren bezala deskribatzen dizkigu. Zinikoaren lana, noski.
Turismo hutsala
Fito Rodriguez
Asel Luzarraga
Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Pleibak
Miren Amuriza
Mikel Asurmendi
Izena eta izana
Jon Gerediaga
Asier Urkiza
Amok
Stefan Zweig
Nagore Fernandez
Auzo madarikatua
Felix Urabayen
Jon Jimenez
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Amaia Alvarez Uria
Olatuak sutzen direnean
Haritz Larrañaga
Joxe Aldasoro
Bisita
Mikel Pagadi
Mikel Asurmendi
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Asier Urkiza
Eresia
Goiatz Labandibar
Nagore Fernandez
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Borrero txiki bat
Xabier Mendiguren
Mikel Asurmendi
Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Jon Jimenez