« Poetaren iparrorratza | Giltz egokia »
Koilara bete hitz / Josetxo Azkona / Alberdania, 2001
Azkonaren Koilara bete hitz Jon Kortazar / El País, 2001-07-16
Josetxo Azkonak (1953) poema liburu bitxia eman du argitara Alberdaniaren eskutik, Koilara bete hitz izenburupean.
Bitxi izanak ezaugarri bi ditu: batetik poesia eta janaria, poesia eta gastronomia batzeko ahalegina dugula, eta ideia bakarraren inguruan osaturiko liburua dugula.
Poesia eta gastronomia batzeko ahalegin honetan gogoratu beharko litzateke aspaldi batean Gabriel Zaid kritikoak erabiltzen zuela joko berbera eta kritika lanak zenbait hizkera desberdinen arabera idazten zituela, eta hala txirrindularitzaren hiztegia erabiltzen zuen idazlearen lana esfortzu handiko bazen, eta medikuntzarena idazleak bere burua nostalgiaz jota agertzen bazuen, eta medizina prospektuena idazleak zer askatu zuela iruditzen zitzaionean. Ez da berria, beraz, literatura eta beste metatestuen arteko jokoa.
Ideia bakarraren inguruko poemategiak batasunaren alde egiten dute, koherentziaren alde, ez dago horretan zalantzarik. Batzuk agertu dira egunetan gure artean taiuera berekoak. Paddy Rekaldek sexuari buruz idatzi du, Madariagak maitasunari buruzkoak eman ditu, bere liburu osoan ez bada, liburuaren sail jakinetan, behintzat, higuinaren inguruan idatzi du Gorrotok berea… Ez zaio falta arlo horretan ere ezagunik eta parekorik Azkonari bere saialdian.
Baina gai bakar bati buruzkoek poemategiaren batasunaren alde egiten badute ere, monoteman jausteko arriskuan dira eta zentzu horretan liburu osatuaren aldetik banatzen dira.
Karta antzera eratua, liburuak ingenium hutsaren jokoa dirudi eta jokoaren eta jolasaren artean mugitzen ditu atzaparrak. Seriotasuna eta irribarrea nahastuz, zentzu nagusi horren itzalak ez du irakurlea abandonatuko. Buru zorroztasuna eta buru zorotasuna batera doaz liburuan. Janariaren historia, jakia eta pertsona, oroimena eta anekdota. Baina dibertigarria bada ere, laster jokoaren legeak ageriegi geratzen direla sentitu du irakurle honek.
Eta onartu behar idazleak ahalegin handia egin duela liburua eta egitura egokitzen: Mokauak sailak liburuaren atalak banatzen ditu, eta adiera formak banaturik geratzen dira testuan. Espresaera poetikoan pilaketak (izenak, ideiak) eta kontrajarpenak (poemaren abiaburu luzea eta bukaera irtenaldi laburra) dira nagusi. Baina hor ere ahaleginak etorriaren gainetik jarri dela agertu zaio irakurleari.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez