« Azkonaren Koilara bete hitz | Metaforak »
Hitzak eta giltzak / Iñigo Aranbarri / Alberdania, 2001
Giltz egokia Igor Estankona / Deia, 2001-07-20
Horixe behar da, giltz egokia, edozein zerraila irekitzeko. Antton Olariagak azaleko irudian bikote bat marraztu du, eta batak ahoan daraman giltzarekin bestearen belarriko zerraila ireki nahi duela dirudi. Hizkun-tza bat ez da, noski, giltz eta ate kopuru jakin bat dituen hotela, baina idazkeraren eta berbakunearen arte zail eta infinitoak gutxienezko mugarri sendo batzuk behar ditu. Horri buruz gogoeta egitera animatzen gaitu Aranbarrik sano erraz irakurtzen den liburu honetan. Euskaldunon izakerak bi arrisku daramatza berarekin: norberak erabiltzen duen euskalkia gorena dela pentsatzearena bata, eta bestea, paradojikoki, euskara batua ere deabruaren antzera kontrolatzen dugula pentsatzearena. Liburu honek et, et et, esaten digu, apur batean lasaitu eta iritzi kritikoz azter ditzagun sortzen ari garen hainbat eta hainbat bizio. Ez da artez hitz egiteko manual moralinadun hoietako bat —hori euskararen malgutasuna ukatzea izango bailitzateke—, esaten dugun hitz bakoitzaren ostean eboluzio sozial konkretu bat, mundua ikusteko era bat eta oharkabean pasatzen zaizkigun beste hainbat gauza nahasten direla dioskun saiakera arina baino.
Etxeko lana bezalako kontzeptu neutro bat, kalte egiteko ezelango asmorik gabe etxekoandreen lana bihurtu zen egunkari gehienetan, BPGan izango lukeen garrantziaz hitz egiten zuen notiziak egunerokotasuna hartu zuenean. Bigarren aukeraren alde egin zuenak, seguruenik kalte egiteko ezelango asmorik gabe, aukerarik eta atzerakoiena egin zuen. Eta errurik ez izateak ez du kaltea desagertarazten, ezta erantzukizuna ere. Lexikoak bide okerra hartzen duenean arteztea zaila dela badakigunez, hasieratik hautu zuzena egiteak duen garrantziaz ohartu naiz liburua irakurtzean. Idazleak mikaztasun barik baina arduratuta idazten duela ukatzeak ere ez luke zentzurik, bestela txiste liburu bat aterako bailuke trenen azpikogonak, lehenengo landarea eta an-tzeko astakeriekin. Baina gure egitekoa, hain zuzen, hori da: horrelako gauzak irakurri edo entzuten ditugunean barre egin beharrean dagokionari gutxieneko errespetu bat eskatu. Eta ondoren, egunero apur bat hobeto, apur bat zuzenago hitz egiten ahaleginduz, ahaztu gabe hitz batzuk beste batzuen aurkakoak direla (gabatxo eta Lapurtar, berbarako) eta beste batzuek elkar aberasten dutela (barik eta gabe, adibidez).
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi