« Giltz egokia | Mundu absurdoa »
SPrako tranbia / Unai Elorriaga / Elkar, 2001
Metaforak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-07-21
Halako batean espero ez nuen liburuarekin topo egin dut. Zentzurik onenean diot, Unai Elorriagarena nekez baino nekezago azaltzen diren liburu horietakoa baita; bitxia eta polita da. Bitxia da, bai gaiagatik (burua galtzen ari den gizon adintsu baten gorabeherak), bai trataeragatik ere, ez baita narrazio zuzen lineala, baizik eta zirkulu txikiak eginez aurrera doana. Bitxia da eta orijinala, aipatutako guztiarengatik. Aspaldi da antzeko libururik irakurtzen ez nuenik. Esan nahi dut irakurri ditudala hobeak, baita kaskarragoak ere, baina ez Unai Elorriagak idatzi duen antzekorik. Saiatzen naiz, nire oroimena honaino ekarriz, antzekorik, eta ez da bat bera ere etortzen. Elementu asko baititu barnean, idazlearen irakurketak nondik nora joan diren ulertzen lagungarri, baina ez da hori bakarrik, badago literatura klase baten barneratze prozesua, eta horrek ematen dio orijinaltasuna liburuari.
Polita da, metaforaz josirik baitago liburua; poesiaz gainezka alegia. Metafora baita poesiaren muin eta oinarri. Poesia hori ez da ulertezina, gure poesian askotan gertatzen dena bestalde, baizik eta bere osotasunean erraz harrapatzen da, eguneroko erreferentziei dagokienez.
Badakit, esperientziagatik, oso zaila dela adin batetik gorako pertsonaiak deskribatzea, areago buru ahulak direnean; gertu, oso gertu izan arren, oso zaila egiten da haiek irudikatzea, haien tokian jartzea, idazle izan nahi duen orok egin behar duena bestalde, haien barrutik idaztea hain zuzen.
Ez baitago askotan hitzik halako egoerarik zuzenean adieraziko duenik. Beraz, metaforetara jo behar, hurbilagoko azalpen bat aurkitzeko. Horrela etxera igotzeko eskailerak SP (Shisha Pangma) bihurtzen dira, izugarrizko lana baita denak igotzea.
Munduaren ikuspegi aldatua dakar halako metaforen logikak; desberdina oso. Gauzak ez dira diren bezalako, baina gutxi inporta. Irakurleak ongi ulertzen du zer esan nahi duen Unai Elorriagak.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi