kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Ipuin errotikoak / Karlos Linazasoro / Alberdania, 2001

Mundu absurdoa Javier Rojo / El Correo, 2001-07-25

Ipuin errotikoak izenburu iradokitzailea duen kontakizun liburua argitaratu du Karlos Linazasorok. Bi zatitan banatua agertu da. Lehenengoak “Hil artekoak” du izena eta esketx itxurako hamazortzi kontakizun biltzen ditu. Absurdoaren teatroaren zordun badira ere, nire ustez, esketx moduko istorio hauek batzuetan zerikusi handiagoa daukate Harold Pinter bezalako idazle batekin, Beckett berarekin baino. Bigarren atalaren izenburua “Akufenoak” da, eta ipuin laburren bilduma da, izan. Horietako batzuek esaldi bat baino ez dute askotan, eta orain dela urte batzuk argitaratu zen antologia batean agertzen zen kalifikazioa har dezakete: ipuin hiperlaburrak. Liburu honetan idazleak irakurlea absurdoaren munduarekin jarri nahi du aurrez aurre. Absurdoaren aurkezpen hau, oro har, honela egiten da: itxuraz arrunta dirudien egoera batean elementu arrotz bat, egoera horrekin zerikusi bat bera ere ez duena, sartzen da: pertsonaiek, ordea, ez dute elemenu horren arroztasunaren kontzientziarik. Honelako liburuek ezinbestekoa izan ohi dute irakurlearen konplizitatea eta, alde honetatik, idazleak behin eta berriro egiten dizkio keinu bereziak irakurleari azaleko egoera bitxian geratu beharrean interpretazioak bila ditzan.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak