« Poe-ren istorioak | Azkonaren Koilara bete hitz »
Orbanak / Juan Ramon Madariaga / Olerti Etxea, 2001
Poetaren iparrorratza Jose Luis Padron / Zabalik, 2001-07-14
1988an Bizkaiko Foru Aldundiko olerki saria irabazi zuen Imentzioaren Pergamuak lanarekin Juan Ramon Madariagak. 1991n, Elaien Ausardia aurkeztu zuen. Susak, 1992an, Galera Errepikatuak argitaratu zuen. Argia sortzen den izartegia 1996an kaleratu zuen Alberdania argitaletxeak, eta obra horrek 1997ko Kritika saria jaso zuen. Eta gertu-gertuan daukagu bere azken olerki lana, Amodioa batzuetan (Euskaltzaindia-BBK, 2001).
Zarauzko Olerti Etxeak, bada, Madariagaren Orbanak izeneko bildumatxoa kaleratu du Ipar Norabide sail berrian. Hartara ekarri du poeta bizkaitarrak arestian aipatu liburuetatik berak propio aukeratutako poema sorta nabarmena.
Ohartuko gara, berehala, Orbanak antologiak oso egoki emango digula egilearen olerki liluramendua eta nahigabe aberatsa.
Madariagaren idatzmoldea xarmangarria da, eta erabat fidagarria. Klasikotasun bereziko taupada haietara iritsi nahi du, eta hark babesten duen begi berriez mundua ikusi. Eta bizi. Eta sufritu.
Ez da desorekarik gabeko sortzailerik. Eta frogatzeko franko eskaintzen digu Orbanak bildumak. Desorekaren astindu lagungarria, bertute sendo eta zinezkoaren samin trukea. Eta poema eta prosazko testu aipagarri asko. Oso garbi, mina arintzeko. Gogoaren lantegi ederra, benetan.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi