« Poesiaren mugak | Euskal poesiaz »
Salataria / Joseph Conrad (Juan Mari Mendizabal) / Erein, 1996
Iraultza anarkistaz diharduen istorioa Jon Eugi / Euskaldunon Egunkaria, 1997-05-10
Ezagutzen dugu gizartearekin lotura duten Joseph Conrad idazlearen lanik, esate baterako, The secret agent eleberria. Erein argitaletxearen Milabidai sailean (hau da, patrikan eramateko moduko liburu txikiena, edonon irakur daitezkeen istorio laburrena) tartean arlo hori ukitzen duen narrazioa irakurtzeko aukera dugu. Salataria izenburuko errelatoa alegia. Kasu honetan, iraultza anarkistaz diharduen istorioa kontatzen digu idazleak.
Liburuaren hasieran Conradek pertsonaia nagusia aurkezten digu: X jauna. Hona hemen idazleak hari buruz jartzen duena: “Sasoi modernootako matxinatu (révolté) handiena da. Bere ironia gordinaz instituzio errespetagarrien ustelkeria agerian utzi duen idazle iraultzaile gisa ezagutzen du munduak”. Hortik aurrera, narrazioan zehar egileak hura deskribatzen segitzen du (fisikoki nolakoa den eta abar) eta haren ezaugarrien artean X jaunak duen lasaitasuna nabarmentzen du ororen gainetik.
Deskribaketa hori beste pertsonaia bat ere erabiliz gauzatzen da, bain zuzen narratzaile denak egiten dituenarekin. Honela, bi pertsonaiak jatetxe batean elkarrekin bildu eta elkarrekin hizketan jartzen dizkigu egileak. Elkarrizketaren harian bai X jauna eta baita narratzailea ere beraien ideiak, ideologia, pentsakera azalduz joango dira. Biek hainbat gai landuko dituzte, eztabaida ideologikoa edukiko dute eta bakoitzak bere jarrera defendatuko du. Izan ere, bi pertsonaiak ideologia mailan bi muturretakoak dira. Conradek biak ideologikoki aurrez aurrejartzen ditu. Bata iraultzailea da, eta bestea, aldiz, kontserbatzailea, eta argiro erakusten du X jaunari buruz egiten dituen iruzkinetan, bera haren kontrako aldean dagoela agertzen dutenak hain zuzen ere.
Bi pertsonaiak aitzakia, Conradek bere ideiak ematen ditu gizarteaz, gizarte antolaketaz eta abar. Badirudi, bizi duen garaiarekin eta sistema politiko, sozialarekin kezka duela. Baina, beste lan batzuetan egin bezala, azaltzen dituen ideiak kontrajarriak dira, halako bi pertsonaiak (iraultzailea / kontserbatzailea) aukeratzeak berak frogatzen duen bezala.
Bi pertsonaien hitzetan, egileak errealitatea deskribatzen du, errealitate sozial gordina islatzen du. Kontaketa guztiz errealista da; errealismoa da, argi eta garbi, narrazio honen estiloa.
Lehen zati honetan bada (liburuaren erdira arte), funtsean ez da ekintzazko errelatoa, ezer bada ideien istorioa da, egilearen ideologiaren zerbitzutan. Argia baita Conradek bere ideologia agertzen duela narrazioan, istorioa ideologiaz blaitua dago eta ideologikotzat jo dezakegu.
Baina erdialdetik aurrera kontaketak bizitasuna, erakargarritasuna hartzen du, hain zuzen, ekintza agertzearekin batera. X jaunak, bera eta bere kideak egiten ari diren iraultza anarkistaz hitzegiten ari dela, eduki zuen zeregina kontatuko du: iraultza prestatzen duten egoitzan salatari bat zegoen susmoa hartu zuten, Polizia oharterazi eta guztia amaieraziko zuena. X jaunaren lana, beraz, salatari hori aurkitzea zen eta horretarako plan bat prestatu zuen. Une horretan kontaketak emozioa du eta iraun egiten du harik eta salataria nor den ezagutuko dugun arte.
Anarkismoaren jarraitzaile direnei interesa dakieke beharbada Salataria narrazioa, gehienbat, iraultza anarkistaz diharduelako, euren gustuko gaia jorratzen duelako eta agian Conradek horri buruz dioena jakiteko gogoa eduki dezaketelako. Baina bestela, ez da aparteko istorioa.
Juan Mari Mendizabalen itzulpen lana ezin hobea da, euskara erraza eta aldi berean dotorea darabil. Horren bitartez, Joseph Conraden narraziorako trebeziaz jabetzen gara.
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez
Odola kantari
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
Aritz Galarraga
Zerua hemen
Oihana Arana
Ibon Egaña
Espekulazioak
Arrate Egaña
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Asier Urkiza
Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa
Nagore Fernandez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Maialen Sobrino Lopez
Ni, laiko
Markos Zapiain
Mikel Asurmendi
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Maddi Galdos Areta