« Euskal loraldiaren kritikaren kritika | Gogoan hartzeko ipuinak »
Hemen gauak lau ertz ditu / Mikel Ibarguren / Susa, 1996
Poesiaren mugak Javier Rojo / El Correo, 1997-05-08
Liburuaren hitzaurrean adierazten zaigunez, kartzelan idatzitako poema liburua da hau. Datu hau kontutan hartuta, erraz ulertzen da bertan agertzen den erreferentzia mundu mugatua: hormak, hesidun leihoak, bakardadea… honelako osagaiak agertzen dira aldi oro, funtsean amodiozkoak izan nahi duten poema hauetan. Desoreka handia dago, ordea, lehenengo poemen eta azkenengoen artean. Lehenengoetan (ia liburu osoa, bestalde) egileak errekurtso gutxi erabili ditu, prosaren mugan dauden testuak sortuz. Idazlearen egunkari arrunta dirudite orri hauek, sentimentutik idatzitako testu zuzenak. Azken poemetan hausnarketari leku handiagoa utzi zaio, errekurtsoen aldetik besteak baino askoz aberatsagoak direlarik ere. Xabier Mendiguren Elizegik, poesia emea edo ahula arbuiatuz, liburu hau bestelako poesia baten adibidetzat eman du orain dela gutxi: liburu hau, beraz, poesia arra edo indartsuaren adibidea izango litzateke. Baina benetan horrelakotzat hartu daiteke etsipenetik ihes egiteko “gauaren uremean” oheratzen den idazle baten lana? Eta bukatzeko, gogoratu behar da poesiaz aritzean askotan ahaztu ohi den gauza bat: Poesiak sentimentuak adierazteko balio dezake, baina nekez sortuko da poesia sentimentu hutsetik.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez